Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a

Hego Euskal Herriko unibertsitateak Palestinaren alde

Ikasle Abertzaleak antolakundeak ikasle guziei dei egin die, mundu osoan hedatzen ari den StudentsForGaza ekimenarekin bat egitera, kanpaldietara batzeko. Maiatzaren 6an hasi dira Ibaetako, Gasteizko, Leioako eta NUPeko kanpusetan.

...

Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 09a

Naparraren gorpuzkiak aurkitzeko: lanen emaitza antzua

"Egiari Zor" fundazioak azaldu duenez, Frantziako armadako aditu talde batek Landetan miaketa lan batzuk egin ditu. Jose Miguel Etxeberria Alvarez "Naparraren" gorpuzkiak egon zitezkeen eremu batean, baina ez dute haren arrastorik aurkitu: "Lanen emaitza, 2017an bezala, negatiboa izan da". Orain, Frantziak lan horien inguruko txostena Espainiako Auzitegi Nazionalari igorriko dio, familia zer erabakiko duen zain da, auzian jarraitzeko beharrezko urratsak egiteko....

Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a

Nafarroako Foruaren erreforma

Nafarroako Gobernua eta Espainiako Lurralde Politikako Ministerioa ados jarri dira Foru Hobekuntza arautzen duen legea erreformatzeko, trafiko eskumena "Nafarroako eskubide historiko" gisa finkatuz.

Nafarroa-Estatua Negoziazio Batzordeak apirilaren 23an egin duen lehen bilkuraren ondotik eman dute hitzarmenaren berri. Felix Taberna lehen presidenteordea izan da Nafarroako ordezkaritzaren buru, Angel Victor Torres Espainiako Lurralde Politikako ministroak ordezkatu du...

Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a

EHUren sostengua Palestinari

Euskal Herriko Unibertsitateak Palestinan gertatzen ari diren "gizateriaren aurkako krimenak berariaz gaitzesten ez dituzten" unibertsitate eta erakunde israeldarrekin harremanik ez izateko eta horiek hausteko engaiamendua hartzen duen manifestua onartu du.

EHUko Gobernu Kontseiluak onartu duen adierazpenaren izenburua "Palestinari Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean babesa emateko manifestua" da.

Testu horretan, euskal unibertsitate publikoak "giza eskubideak, nazioarteko...

Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a

Tindaketa faxistak Iruñean

Apirilaren 24tik 25erako gauean tindaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko plazan eta inguruetan. Erorien Monumentuaren aldeko mezuak tindatu dituzte gehienik. Azken asteetan zenbait protesta izan dira monumentu hori botatzea galdegiteko, eta tindaketak egin dituztenek "Los caidos no se tocan" (eroriak ez dira hunkitzen) eta horrelako mezuekin ihardetsi dute. Svastikak, Daviden izarrak eta bertze ikur faxista batzuk ere marraztu dituzte.

EH Bilduren...

Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a

Aldatu gidoia euskararen alde

Joan den irailaren 9an egin zuten agerraldian, Euskal Herriko zenbait eragile kezkatuak agertu ziren Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturari eta euskarazko ikus-entzunezkoei buruz duen jarrerarekin. Arazoari aterabideak aurkitu nahiz, Aldatu gidoia euskararen alde izeneko kanpaina abiatu zuten, honek talde eta norbanako andanaren atxikimendua bildu zuen. Apirilaren 25ean bertze agerraldia egin dute Altsasun, mobilizazio berri bat iragartzeko: maiatzaren 18an manifestaldia izanen da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016