Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Datorren urtarrilaren 13rako Bilbon, "Konponbiderako giltzak" lelopean, Sarek deitua duen manifestazioaren ordutegiari dagokionez aldaketa garrantzitsu bat iragarri du: mobilizazioa 16:00etan abiatuko da, Casillatik. Sareko arduradunek astelehenean jakin zuten urtarrilaren 13an, Bilbon, tenore berdinean, bi ekimen jendetsu izanen direla, urtero milaka herritar batzen dituen manifestazioa eta aurten ere milaka zale bilduko dituen
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Eusko Jaurlaritzak, osakidetzako goaitatze zerrendak pandemia aitzineko egoerara itzultzeko engaiamendua harturik ere, datuek erakusten dute hitzemandakoa nekez betetzen ari dela. Kanpo kontsultetan artatuak izateko, Osasun Sailak ebakuntzetarako edo(ta) proba medikoak egiteko dauden goaita zerrendei buruzko datuak eman berri ditu: pandemiaz geroztik goratu egin da, kanpo kontsultarako, zein proba diagnostiko baterako zerrenda. Gaur kanpo kontsulta baterako 126.386 pertsona zain daude, joan...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Euskadin batez besteko erretreta 1.485 euroan da, (%9,4) Bizkaian abenduaren 1ean 299.095 pentsiodun zeuden, batez beste, horietako bakoitzak hilabetean 1.497 euro jasotzen ditu, Gipuzkoan 194.257 adinetako (1.457 euro) eta Araban 81.866 (1.508 euro). Batez besteko pentsioa 1.485 eurotan da, hots, Espainol estatukoa baino 286 euro gehiago da Euskadikoa. Euskadin 383.383 erretreta sari ordaintzen dira (1.688 euro batez beste), ezintasun iraunkorreko 39.381 pentsio (1.425 euro), 15.867...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Hego Euskal Herrian, urte berriarekin, erretreta hartzeko bi hilabete gehiago lan egin beharko da. 38 urtetik gora kotizatu dutenek 65 urterekin ukaiten ahalko dute. Azken erreformak Sozial Segurantza kotizazioak goratu ditu. 2011ko erreformak, erretretaren adina 65 urtetik 67 urtera gibelatzeko prozesua abiatu zuen. Progresiboki egiten ari da: bi hilabete gehiago urte bakoitzeko. Horrela, 2023an 66 urte eta lau hilabete beharko dira erretiroa hartu ahal izateko, 2024an 66 urte eta sei...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Mugimendu Sozialistaren erreferente politiko nagusia izanen den erakunde berria Eibarren aurkeztua izan da, 1.500 pertsonen aitzinean."Alternatiba sozialista antolatu" lelopean, EHKSren sorrera ekitaldia egin da. Zazpi auzi jorratu nahi dira ibilbide berri horretan: bizitzaren garestitzea eta langileriaren miseria, gerla inperialisten emendatzea eta NATO estatu-autoritarismoa eta faxismoaren gorakada, ekosistemen suntsiketa, emazte langileen zapalkuntza, Euskal Herriko langileriaren...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Milaka lagunek, Iruñeko kaleetan Palestinako gerla eta Israelek daraman "garbiketa etnikoa" gelditzea eskatu dute. Sindikatu, alderdi politiko, giza eskubideen aldeko erakunde eta mota anitzetako elkarteen artean galdegin dute, ehun kolektibok baino gehiagok osatzen duten "Yala, Nafarroa Palestinarekin" plataformak Iruñean deitu manifestazioaren bururatzean irakurria izan den hitzaldian. Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera 8.000 pertsona hurbildu dira eta 10.000 antolatzaileen arabera....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016