Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Urte buruko diru xahutzeak

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herritarretik batek, aurtengo Eguberriko bestetan jaz baino diru gutiago gastatuko du, Cetelem behatokiak egin duen ikerketaren arabera. Datu horietan oinarrituta, hamarretik kasik zortzik iazko diru kopuru berbera edo zerbait gutiago xahutuko dute. Beraz, EAEko herritar bakoitzak batez beste, 589 euro gastatuko ditu, jaz baino %14 gutiago (681 euro izan ziren).

...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Fortuna handiak zergapetuak?

Elkarrekin Podemosek fortuna handiak zergapetzeko EAJrekin eta PSE-EErekin akordioa egin du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan fortuna handien zerga aplikatuko da. Izenpetzaileek adierazi dute tasarik handiena ordaintzeko behar den ondarea 16 milioi eurotik 14,5 milioi eurora apaldu dutela. David Soto Podemosen idazkariak adierazi du bere koalizioak zerga handiagoa ezarri nahi zuela, baina akordiorik gabe zerga ez zela aplikatuko. Halere fortunarik handienen tasak moldatu dituzte. Hiru...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Sanferminen karbono-aztarna neurtzen

Iruñeko Udalak Sanferminetako karbono-aztarna neurtzeko prozedura plantan ezarri du, ondoko urteetan besta horiek eragiten dituzten CO2 eta gainerako berotegi-efektuko gasen isuria murriztu ahal izateko. Cristina Ibarrola auzapezak adierazi du Udaleko Gobernu taldeak hauteskunde-programan hartu engaiamenduetako bat dela proiektu hau.

Ibarrolak azpimarratu du karbono-aztarna neurtzen duten Espainiar Estatuko lehen bestak izanen direla Iruñekoak. Europa mailan, berriz, gisa...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Euskalgintzaren Kontseilua Urkullurekin bildu da

Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariek bilkura egin dute Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin, azaroaren 29an. Kontseilua ordezkatu dutenak Idurre Eskisabel idazkari nagusia, Aize Otaño euskararen defentsarako erakunde horren lehendakaria eta Joan Mari Larrarte zuzendaritzako kidea izan dira.

Bilkura horretan, euskararen kontrako "erasoaldi judizialari" buru egiteko, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-politiketan "jauzi" bat...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Otegi ez da lehendakarigai izanen

Arnaldo Otegik jakinarazi du ez dela lehendakarigai izanen heldu den urtean eginen diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan. Erabakia aspaldi hartua eta ongi gogoetatua duela zehaztu du. Ez du argitu nor izanen den hautagai berria, baina ohartarazi du "belaunaldi berriak" ardura postuak hartzen ari direla. Otegiren arabera, badira 40 urte inguruko koalizio-kideak EH Bildun eta instituzioetan pisu nabarmena dutenak.

...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

2024ko aurrekontuak

Oposizioaren kritikak - Heldu den urterako aurrekontuak eztabaidatzen ari dira egun hauetan Eusko Jaurlaritzan, abenduaren 22ko osoko bilkuran onartuak izateko esperantzan. Baina aurtengoak bezala, 2024koak ere, soilik EAJren eta PSE-EEren babesarekin onartuko dira, bi alderdi hauek gehiengo osoa baitute. Gobernua osatzen duten bi taldeek ez dute lortu oposizioko alderdi bakar batekin ere ondoko urteko kontuak adostea. EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU, PP, Ciudadanos eta Vox...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016