Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a

2023ko Emakunde Saria

Mariasun Landa idazleak eskuratu du 2023ko Emakunde Saria, sormenaren bidez berdintasunari eta emazte eta nesken duintasunari egin duen ekarpenarengatik. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak agerraldia egin dute sariaren berri emateko, sariduna bera ere haien artean zelarik.

Melgosak Landarenliteratur lan zabala azpimarratu du. Sailburuaren iritziz, gipuzkoar idazlearen liburuetan leku berezia hartzen dute...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a

Minbiziari buruzko ikerketa

Donostiako Quimatryx enpresak minbiziaren kontrako sendagai bat garatu du, eta hau gizakiarekin frogatzea onartu du Txinak. Erremedioak QTX125 molekula du oinarri, eta aldaketa kimikoa sortzen du zeluletan, gaitza hedatzea saihestuz.

Ana Arrieta eta Fernando Cossio EHUko irakasle eta ikertzaileek, Manel Esteller Kataluniako adituarekin batean, duela 18 urte asmatu zuten sendagaia, eta Donostiako enpresa ari izan da hura garatzen, 2015etik. Orain, berriz, nazioarterako jauzia eman du,...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a

Bertze sei herri UEMAn

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere batzar nagusia egin du joan den larunbatean, Orion. Bertzeak bertze, 2023an egin lanari behakoa eman diote eta 2024rako xede nagusiak onartu dituzte batzarkide diren auzapez eta zinegotziek. Ondotik, UEMAn sartzeko galdea egin duten herrien eskaerak aztertu eta onartu dituzte.

Aurtengo urteari dagokionez, puntu hauek nabarmendu dituzte: mankomunitatean hamar herri sartu izana; agintaldi aldaketa; udaletako erabilera planak; "Hedatu"...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Nerea Ibarzabalek irabazi du joan den larunbatean Bilbon jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Azken buruz burukoan, Jone Uria izan du lehiakide. Nereak 1.036,5 puntu bildu ditu, eta Jonek 1.029,5.

Bigarren aldia da, segidan, garaile ateratzen dela. Biziki kontent agertu da emaitzarekin, eta hau "hiru urte hauetan egindako lanaren saria" dela azpimarratu du.

...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Hegoaldeko laborantza

Behako orokorra eman nahi diogu hegoaldeko laborantza zertan den jakiteko. Laborantza sektorean 25 milako bat jendek lan egiten du: 11.483 Autonomia Erkidegoan eta 15.595 Nafarroan.

Zahartzen ari den sektorea da, bana besteko laborarien adina 57,5 urtekoa da eta 60 urtetik gora dutenak %30 dira.

Ekoizpenari behatuz, Hego Euskal Herrian jaten diren hazkurrien %16a bakarrik euskal produktuak dira. Fruituen, barazkien eta haragiaren parte handiena espainiar estatutik jiten da...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Gernikan: palestinarren aldeko garrasia

"Gernika-Palestina" herri-ekimenak deitua, Gernikan mobilizazio jendetsu eta koloretsua egin dute. Ehunka lagunek giza mosaiko erraldoia osatu dute, Palestinako bandera eta Pablo Picassoren "Guernica" margolanaren zati bat irudikatuz. Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta nazioarteari gatazkan esku hartzeko galdegin diote. 1937ko apirilaren 26 hartan bezala, Gernika-Lumon (Bizkaia) sirena hotsak entzun dira. Giza irudia osatu ondotik, elkartasun ekitaldia egin da. Euskal Herriko eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016