Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Volkswagen Alemaniako automobilgintzako multinazionalak Landabenen prentsa berri batentzat 52,5 milioi euro inbertituko du, Iruñeko lantegiak bi modelo elektriko ekoiztuko dituela baieztatu du. Iragarpena Nafarroako Volkswagenen administrazio kontseiluak egin du, Christian Vollmer Landabengo lantegiko administrazio kontseiluko presidentea buru zela. Ohar batean, konpainiak adierazi du inbertsio berri horrekin "elektrifikaziorako bidean beste urrats sendo bat" emanen duela, "2026tik aurrera...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Sener euskal taldeak merkatu aeroespazialari eskainitako lantegiaren lehen harria Urkullu lehendakariak Zamudion jarri du. Euskadin garatu eta erabat eratutako lehen satelitea datorren urte erdialdean Kaliforniatik espaziora igorriko dute, Lurra behatzeko eta argazkiak ateratzeko helburuarekin. Hasierako inbertsioa 25 milioi eurokoa izanen da, aurreikusitakoaren arabera, 2025erako egonen da martxan. Euskal ingeniaritzaren instalazio berriek...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Kontseiluak deitu manifestazioak milaka eta milaka lagun Bilbon bildu zituen, "Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat" lelopean. Udalaren arabera, 70.000 lagun ziren. Kontseiluak euskararen aldeko akordio soziopolitikoa aldarrikatu zuen, oldarraldiari buru egiteko ez ezik, euskararen etorkizuneko erronka handiei erantzuteko, euskararen aurkaepaitegietatik izan diren epaiak salatzeko, euskararen normalizazioan aurrera egitea aldarrikatzeko eta...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Azaroaren 4tik azaroaren 18 arte, Dantxarieneko jatetxetan pintxo hoberenaren zeingehiagoka antolatua dute. Betetzeko baldintza: lursagar eta bakailaoaz eginak izan behar dutela. Nornahik lehiaketan parte hartzen ahal du. Pintxoak dastatzen ahalko dira: Benta Pantxo, Landibar, Paco Biok, Lapitxuri Biok ala Duck Biok bentetan. Epaimahaiak sariztatuko du irabazlea eta parte hartzaileen hautu bera egin duenak bazkari ederra irabaziko du.
...Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Memoriaren Egunarekin bat eginez, Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak adierazi du beharrezkoa dela ondoko belaunaldiei Hegoaldean izan diren "gertaera traumatikoen eta horien ondorioen" memoria transmititzea. Dionaz, gazteek informazioa eskatzen dute eta "gure belaunaldiaren betebeharra da" informatzea. Ezenarroren ustez, gertatutakoari buruzko...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a
Estatuaren indarkeria jasan zuten biktimei aitortza egiteko ekitaldi sinbolikoa egin du Eusko Jaurlaritzak urriaren 31n, Donostiako Kursaal Jauregian. Orain arte, euskal erakundeek 334 pertsonari onartu diete biktima izaera.
Motibazio politikoek eragindako indarkeriaren biktimen ordezkaritza zabalak parte hartu du ekitaldian, bai eta ere politika eta gizarte saileko pertsona ezagun andanak. Omenaldian izan dira, bertzeak bertze, 12/2016 Legearen Balorazio Batzordeko lehendakari Juana...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016