Han eta Hemen | 2018/09/06

Nafar gazteak Tarnen

Nafar%20gazteak%20Tarnen

Eginen du hilabete bat sartu direla, baina oroitzapenak oraino buruan eta bihotzean dituzte... Zaila izan zaien separatzea Donibane Garaziko geltokian, azken egonaldiko kantuak emanez burasoen aitzinean. Oren batzu goizago, malkoz beterik zituzten begiak Tarn-eko herrian. Garazi-Baigorri aldeko 23 gaztek 15 eguneko egonaldi bat bizi izan dute gazteen pastorala animatzeko helburua duen Nafar Gazte elkartearekin (uztailaren 16tik 30era). Egonaldi hunek nerabe haueri esperientzia azkar baten bizitzeko parada eman die talde bizitzan, bakantza hauen aktore izanez animazioetan parte hartuz, gaualdietan baita ere eguneroko bizian.

Tintin-en abenturen bidez, Castres, Albi, St Ferréol bisitatu ahal izan dituzte, ahantzi gabe Carcassonne Erdi-Aroko herria, edo/ta Sigean-eko Zoo-a. Egonaldiaren proiektu pedagogikoaren pundu nagusiak gazteen balioztatzea eta erantzukizunen emaitea dira. Hortarako, Dourgne-ko abusagailu zentroko haur batzuentzat animazio eta aktibitateak prestatu...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/06

Irakurleak mintzo: Badela pundutze ederrik hor gaindi!

JB Etxarren-Lohigorri

Aurten ere, uztailaren lehen egunetan, ikusi ditugu telebistan batxillergo ikasleak jauzteka, etsaminak ongi bukaturik. Erran ditake: ongi baino hobeki, aipamen ohoragarrienak ahurtraka. Gobernuak nahi zuen %88 onartuak izan zitezen eta horrela gertatu da, xuxen xuxena. Beraz denak uros, ikasleak eta burrasoak... Ez dakit haatik erakasleak, beren aldetik, hain satisfos gelditu diren, urte guzian ikastegian dituzten gazteak untsa ezagutzen baitituzte, beren argi eta itzalekin. Bai, itzalak ttipiarazi beharrez ari dira, hortzez eta haginez. Gehienak bederen... Eta badakite zer pundutzea merezi duten errealki ikasle baten lanek. Zorigaitzez inflazioa ez da prezioetan bakarrik sartua. Aspaldian beste eremu batzuetara hedatuz doa, hala nola etsaminetako pundutzeari. Lanak korreitzen dituztenek behar dute gobernuaren manuari sometitu, nahi ala ez! Zer? Lan horrek 8 pundu merezi dituela? Eman otoi biga gehiago; ez da biziki, bainan ongi ateratzeko aski. Beraz punduak erein han hemenka,...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/06

Roger Etchegaray kardinalearen etxea herriaren esku

Estreinaldi egunean hautetsiak Xoko Maite etxe aitzinean
Estreinaldi%20egunean%20hautetsiak%20Xoko%20Maite%20etxe%20aitzinean

Roger Etchegarayren aitak laborantzako tresnak konpontzen zituen bai eta elizetako erlojuak. Hori dela eta bazuen lantegia etxeari lotua. Andde Darraidou ezpeletar auzapez ohiak zituen harreman hertsiak Vatikanen zelarik ezpeletar kardinalearekin eta xuxurlatu zaion bere aitamen Xoko Maitea etxe parte bat emaitea herriari. Roger eta Maite anai-arrebek gogoetak egin eta herriari etxe parte bat eman zuten, aitaren ateliera, eta familiaren bizitegia aldiz elizari. Grazi Florence zenak, auzapez zelarik, zituen notario baten etxen egin herriaren izenean ondoko izaiteko paperak. Joan den ostegunean, Herriko Etxeak, beste hautetsi batzuk ere hor zirela, izan Euskal Elkargokoak edo Departamenduko Kontseilariak, estreinatu du ospe handian. Etxe hortan 7 egoitza eraikiak dira eta biblioteka ere hor izanen da. Etchegaray anai-arrebek galdegin zuten hor eraikiak izanen ziren bizitegiak bakartuak edota mugikortasun murriztua duten pertsoneri lehentasuna emaitea, herri barnean izaiteko...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/06

aldaIkastolak sartzean ere mobilizatuak!

Ostiralean, Seaskako kideak Paueko Ikuskaritzako bulego aitzinean
Ostiralean_%20Seaskako%20kideak%20Paueko%20Ikuskaritzako%20bulego%20aitzinean
Oroit gira primaderan Seaska, Ikastolen federazioak, mobilizazio anitz egin zituela, erakasle postu batzuk eskas dituela eta. Joano ta gehiago ikastola ideki dira azken urte hauetan, haur kopurua emendatzen ari zaiela eta. Frantses Hezkunde Ministerioarekin borrokan ari dira postu horien ardiesteko. Sartzea hor dela eta, ez da aitzinamendu handirik izan, eskolako urte bukaeran hitzemana izan zaieten 4,5 postu gehiago ukanen zituztela, Seaskak 20 erakasle postu galdegiten dituelarik. Aurtengo sartzean 250 ikasle gehiago izanen dutela adierazi du Seaskak. Joan den ostiralean Seaskako buraso eta erakasleek deia zabaldua zuten Paueko Akademia Ikuskaritzara joaitera, beti rrikapen berdinarekin, behar dituzten lan-postuak eskuratzea. 300 bat pertsona ziren eta harat heldu eta izan da tentsio memento bat, buraso eta erakasleak sartu nahi izan baitute Ikuskaritzako bulegoetan. Han berean biltzar nagusia egin dute, errezebitua izan den delegazioak hitzorduaren berri eman du, Akademiak aurtengo...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/09/06

Irulegiko arnoaren eguna

Irulegiko%20arnoaren%20eguna

Irulegiko Arnoen sindikatuak antolatzen ditu, irailaren 9 an, igandearekin, sormarkako ate idekiak. Egunean zehar, 11 mahastizainen sotoak idekiak izanen dira, dohainik, animazio anitzekin.

Eguneko hitzorduak.

Goizeko 10:00etatik goiti, 10 sormarkako independenteak (Abotia, Ameztia, Arretxea, Bordatto, Bordaxuria, Brana, Etxegaraya, Gutizia, Mourguy eta Xubialdea) eta Irulegiko Sotoak idekiko dituzte beren ateak. Bisitariek ukanen dute parada mahastizainekin solastatzeko, haien lana esplikatzeko parada ukanen dute, bai eta mahastien itzulia egiten ahalko da. Egunean zehar, animazio frango izanen dira: jastaketak, mahastien bisita mahastizainekin, asto batekin ibilaldia mahastietan, merkatua, argazkiak, pala jokaldia mahastizainekin, bazkari animatuak sotoetan... Egunean zehar, izanen dira ere soto guzietan pintura eta zizelkadura erakusketak, Haspand'Art elkarteak antolaturik. Obra horien aipagaiak: arnoa eta mahastia. Horra parada on bat arno xorta baten...

Irakurri segida

3464. zbk

Ar beti ikas eta ikas sekulan hil behar ez bazinu bezala.

Gandhi

Gure Hitza | 2018/09/06

IZANA ETA IZENA

Jean-Louis Harignordoquy

Xalbador zenak sortetxeari eskaini bertsu sailetik bat honela bururatzen da: "munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: izana eta izena."

Ukan dohainari edo jendartearen alde egin lan baliosari esker, presuna anitzen izena sort-herritik urrutiago hedatzen da. Joan den mendean frango hiritartuak, gaur ez ditugu baitezpada auzokoen ofizio, bizimodu eta gustu berak. Halere, euskalduna bere erroer atxikia da orokorki, bizitzera sor lekutik urrun joana dena barne. Bainan ohargabean kontra-erran batzu onartzen ditu, bereziki eskoletan erakatsi ez daukuten gure herriaren historia zuzena ez baldin badu bestalde ikasi. Agorrilaren 15ean, Orreagan eta Ibañetan antolatuak izan diren ekitaldietan 778ko gertakariez egia kondatu du Xabier Irujo Renoko Unibertsitateko zuzendariak. Damugarri zaio Luzaide deitzea Valcarlos eta Errolani oroit-harri bat eskaintzea; hots, Iruñea suntsiturik lurralde guzia konkistatu nahi zuten gerlarien izenak goraipatzea. 1978ko Andredena Mari egunez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016