Euskal diaspora | 2018ko Irailaren 06a

Chinoko 50 urteak, Gaztemundu eta Euskal Diasporaren Eguna

Joseba Etxarri

Euskal Diasporaren Eguneko logoa
Euskal%20Diasporaren%20Eguneko%20logoa

CHINO, KALIFORNIA.

Besta ederra bizi izan dute joan den asteburu luzean (astelehena ez zen lan-eguna Estatu Batuetan, Labor Day), izan ere Chinoko Euskal Etxeak 50 urte bete ditu aurten eta besta goxoa egin dute karia hortara beti irailaren lehenengo asteburuan antolatzen duten piknikan. Giro ederra, lagun gazte eta zahar, aspaldiko eta berri andana, klubari zorionak emateko. Liburukia ere egin dute historia eta argazkiekin, eta Euskal Herritik Pantxoa Carrere eta Ibarlako Taldearen bisita ukan dute, besteak beste, baita Aldudeko Klikako lagunena ere bestaren edertzeko. Zorionak Chino eta Hego Kalifornia guziko laguneri!

GAZTEMUNDU.

Iragan larunbatean hasia da Gasteizen Gaztemundu 2018. Jakina da Gaztemundu Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxeetako gazteendako antolatzen duen bi asteko egonaldia dela Euskal Herrian, urte guziz gai baten inguruan antolatua. Aurten dantza da gai hori eta, beraz, Euskal Herriko dantzari onenen eskola eta klaseak hartuko dituzte Argentinatik jin diren 15 gazteek, Euskal Herriko bazterrak ere bisitaturik. Ongi etorri gazteeri!

DIASPORAREN EGUNA.

Argentinan egun hauetan Gizataldeen bestak antolatzen badira ere --euskaldunak ere partzuer-- aste huntan Euskal Diasporaren Eguna da berritasunik handiena gure diasporan. Lehen aldikoz antolatzen da aurten Euskal Diasporaren Eguna, eta hemendik aitzina urte guziz irailaren 8an eginen da, munduan eta Euskal Herrian, Diaspora ardatz, besta eta aldarrikapen egun gisa. Eusko Jaurlaritzak proposatu zuen --euskal etxeek ere pusaturikÀ¢'€'"eta munduko euskal etxeek gogoz ekin diote bazkariak, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak eta bestak antolatzeari, Euskal Diasporaren Egun honekin bat eginik. Gasteizen, ekitaldi instituzional bat eginen da, Urkullu lehendakaria buru. Bestenaz, aipatzen genuen joan den astean Donostian Unanue baserrian eginen den besta, eta Baionan, Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Diasporak deiturik 'Ternuara joan-etorria' filma emanen da Euskal Museoan 10:00etan. Diasporatik hainbat ospakizunen berri bildu zaizkigu HERRIAra, tartean hunako lekuetako euskal etxeetarik: Londres, Bartzelona, Berlin, Caracas, Naguanagua, Buenos Aires, Montevideo, Madril, Viña del Mar, Olabarria, Azul, Pergamino, Rosario, Reno, Salt Lake City, Sao Paulo, Bridgeport, Viedma, Santa Rosa, San Frantzisko eta beste hainbat tokietakoak. Hemen ere, zorionak munduko euskalduneri heien (guzion) egunean, Euskal Diasporaren Egunean!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3464. zbk

Ar beti ikas eta ikas sekulan hil behar ez bazinu bezala.

Gandhi

Gure Hitza | 2018/09/06

IZANA ETA IZENA

Jean-Louis Harignordoquy

Xalbador zenak sortetxeari eskaini bertsu sailetik bat honela bururatzen da: "munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: izana eta izena."

Ukan dohainari edo jendartearen alde egin lan baliosari esker, presuna anitzen izena sort-herritik urrutiago hedatzen da. Joan den mendean frango hiritartuak, gaur ez ditugu baitezpada auzokoen ofizio, bizimodu eta gustu berak. Halere, euskalduna bere erroer atxikia da orokorki, bizitzera sor lekutik urrun joana dena barne. Bainan ohargabean kontra-erran batzu onartzen ditu, bereziki eskoletan erakatsi ez daukuten gure herriaren historia zuzena ez baldin badu bestalde ikasi. Agorrilaren 15ean, Orreagan eta Ibañetan antolatuak izan diren ekitaldietan 778ko gertakariez egia kondatu du Xabier Irujo Renoko Unibertsitateko zuzendariak. Damugarri zaio Luzaide deitzea Valcarlos eta Errolani oroit-harri bat eskaintzea; hots, Iruñea suntsiturik lurralde guzia konkistatu nahi zuten gerlarien izenak goraipatzea. 1978ko Andredena Mari egunez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016