Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Maiatzaren 16a
"Amaiur bat urtero" liburu aurkezpena
Jon Alonso Alduderat jitekoa da maiatzaren 23an, herriko liburutegian (19:30), "Amaiur bat urtero" bere liburuaren aurkeztera. Deneri idekia da. Zatozte goxoan, ondotik izanen da jateko eta edateko Jon Alonsorekin kalakaldia segitzeko.
Baztanen film handi baten egiten ari dira. Amodiozko istorio gartsua da, orain duela 500 urte setiatua izan den Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerlan. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Kontakizun literarioan zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da, fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider protagonistak bihurtzen dira.





