Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Maiatzaren 16a

"Artzain soil" filma - Eztabaida euskararen geroaz

"Artzain soil" filma Donapaleun

Tituluak dioen bezala, film hunek artzain soilen egoera tratatzen du, Maina artzaintsaren karra azalduz. Erabakia hartua du, heldu den neguan Maina ez da lurrik gabeko artzaintsa izanen. Etxalde bateko lurrak bere gain hartzen ditu eta nahi duen bizimoldea segitu nahi du bere segurtamenak burura arte eramaiteko. Baina instalazioa uste baino konplikatuagoa bilakatzen da! Mainaren karra ez da bakarra. Artzain soil filmak lurraren eskuratzeari buruzko galdera anitz pausatzen ditu.

Film hau maiatzaren 21ean Donapaleuko zinegelan proiektatua izanen da, asteartez (20:30). Filmaren ondotik eztabaidatzeko, Sabina Hourcade eta Lucie Francini filmegileak hor izanen dira, baita ere Euskal Herriko Laborantza Ganbarako ordezkari bat.

Ondoko egunetan beste euskal film batzu ikusten ahalko dira, hala nola Irati (maiatzaren 22an) eta Negu hurbilak (maiatzaren 29an).

Eztabaida euskararen geroaz

Euskararen geroa eztabaidan Mattin Irigoienekin, maiatzaren 16an Donapaleuko ikastolan (19:30).

Hitzaldi hau EHZk antolatzen du eta Amikuzen azken hamarkadetan bizitu esperientzia baloratuko du. Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean, zabal-bidean? Hara zer izanen den hitzaldiaren haria. Badakigu euskararekin atxikimendua azkarra izanik ere inkesta soziolinguistikek euskararen erabilera gain-behera aitortzen dutela. Zer egin erronka nagusi hori konpontzeko? Zer dira egun guzietan usatzen ahal diren palankak? Huna besteak beste solastatuak izanen diren gaiak.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3738. zbk

Gure Hitza | 2024/05/16

Demokrazia parte hartzailea

Menane Oxandabaratz

Laster europar hauteskundeetarako bozkatzera deituak izanen gira. Ikusten da bozketa bakoitzean abstentzioa emendatzen ari dela. Ekainaren 9an iragan beharrekoek ere ez dute holako karra handirik sortzen, alta Europako Parlamentuan bozkatzen diren neurriek gure egunerokotasunean zerikusia dute.

Duela zenbait urte hauteskundeak zirelarik jendartea pil-pilean jartzen zen, hedabide handietan eztabaida politikoak kartsuki segituak ziren, biharamunean komentatuak zirela. Gauzak aldatu dira, urrun da garaia nun parte-hartze demokratikoa ikuspegi instituzionaletik bakarrik ikusia zen.

Jendarte parte batek hauteskundeentzat interesa guti baldin badu, besteak bozka paperari lehentasuna eman orde herritar mugimenduak sortu ditu. Institutuetan mandatu berezirik ez duten pertsona horiek, eremu politikoan influentzia ukaiten entseatzen dira. Mobilizazioetan plazaratuak diren aldarrikapenak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016