Herriz Herri - Bastida (NB) | 2024ko Apirilaren 18a

Primadera ekitaldia

Primadera%20ekitaldia

Urte guziz bezala Clarenza elkarteak artea bizigunean ezarri nahi du, apirilaren 27tik 30a arte ikusgarri desberdinak proposatzen ditu. Aurtengo ekitaldian haurreri eta arlo horretan zerikusia duten profesionaleri lekua emana izanen zaie. Hiru konpainia ariko dira: Hedo (dantza/Guadalupe), Txalap.art (musika/Hego Euskal Herria), Ugugu (musika-antzerkia).

Konpainia hauek eskaintzen dituzten ikuskizunak kalitate handikoak dira, publiko guzientzat. Familientzat eta eskolako haurrentzat aldi bat baino gehiagotan antzeztuko dute. Horrez gain egun horietan, formazioak, tailerrak eta topaketak izanen dira.

Lekuak atxikitzeko edota programa zehatza jakiteko: 07-49-29-16-42, www.clarenza.org.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3744. zbk

Gure Hitza | 2024/04/18

Boterea noren esku?

Menane Oxandabaratz

Mundu Zabala saila idazterakoan, anitzetan ohartzen naiz munduan zehar eraikitzen ari diren proiektu erraldoi batzuen berri emaiten dudala. Multinazional buruzagi batzuk, neurriz kanpoko gastuak eraginez, bazterrak kaltetuz, populazioak kanporatuz, presondegiratuz edo erailez, proiektu erraldoiak eraikitzen dituzte. Agintari politikoen babesarekin, obra ezin sinetsiak muntatzen dira!

Aitzineko egunean Jean Claude Mailharin amendüztarrak Bidarrain eman duen hitzaldira joan naiz. Etxetiarreri buruz egin duen lan gaitza azaldu dauku. Ehunka etxetiar, lanean leher eginik arizan dira, familiak altxatu dituztela. Baldintza gogorretan laborantzako lurrak landu dituzte, etxaldeetako ekoizpenen parte handia Jauntto bati eman behar zutela. Amikuztarrak oraino ikusten ditu laborari xume horiek, Jaunttoen aitzinean, konkortzen, boneta kenduz etxeko jabea agurtzeko. “Ttipia” boteredunaren aitzinean apal geldit...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016