Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Apirilaren 18a

Selauru hustea - Odol emaite - Kontzertua

Selauru%20hustea%20-%20Odol%20emaite%20-%20Kontzertua

Selauru hustea

Apirilaren 21ean igandearekin (9:00-17:00), Ainhara Futbol elkarteak antolaturik, ezkerparetan selauru hustea antolatua izanen da. Metro batek 5 euro kostako du, mahain batek aldiz 3 euro. Bertan, jatekoa egonen da. Izena emateko, 06-10-08-44-11 deitu. Informazio gehigarriak www.saintpierredirube.fr webgunean.

Odol ematea

Apirilaren 26an ostiralarekin, (15:00-19:00), odola emaiteko aukera izanen da Ametzondo zentro komertzialean. Interneten bidez hitzordua har daiteke dondesang.efs.sante.fr.

Kontzertua

Apirilaren 26an ostiralez (20:30), Haiz’Egoa koroak kontzertua eginen du herriko elizan. Berrogoita hamar bat koruko kantarik abestuko dute, bozen indarrak eta emozioak nahastuz. Sartzea denei idekia da eta urririk!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3744. zbk

Gure Hitza | 2024/04/18

Boterea noren esku?

Menane Oxandabaratz

Mundu Zabala saila idazterakoan, anitzetan ohartzen naiz munduan zehar eraikitzen ari diren proiektu erraldoi batzuen berri emaiten dudala. Multinazional buruzagi batzuk, neurriz kanpoko gastuak eraginez, bazterrak kaltetuz, populazioak kanporatuz, presondegiratuz edo erailez, proiektu erraldoiak eraikitzen dituzte. Agintari politikoen babesarekin, obra ezin sinetsiak muntatzen dira!

Aitzineko egunean Jean Claude Mailharin amendüztarrak Bidarrain eman duen hitzaldira joan naiz. Etxetiarreri buruz egin duen lan gaitza azaldu dauku. Ehunka etxetiar, lanean leher eginik arizan dira, familiak altxatu dituztela. Baldintza gogorretan laborantzako lurrak landu dituzte, etxaldeetako ekoizpenen parte handia Jauntto bati eman behar zutela. Amikuztarrak oraino ikusten ditu laborari xume horiek, Jaunttoen aitzinean, konkortzen, boneta kenduz etxeko jabea agurtzeko. “Ttipia” boteredunaren aitzinean apal geldit...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016