Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024ko Apirilaren 18a

Pilota - Heriotze

Pilota%20-%20Heriotze

Pilota

Berriz ere Mattin Etcheverry ohoretan dugu. Partida gogorraren ondotik, oraikoan pilotan xapela eskuratu du, Peio Larretchea bere lagunaren aurka, 40-35. Biba gazteak eta atxik Zaharrer Segi batasuna!

Heriotze

Ustekabetarik utzi gaitu Léonie Mendiburuko amatxik. Handi izenarekin Ortzaizen sortua zen, duela 68 urte. 19 urte zituelarik ama galdurik, duela 49 urte Jean Lançaro Mendiburuko semearekin esposatu zen. Alaba bat ukan dute, etxean plantatu dena. Mendiburuan bizia laborantxan eraman du, langilea, lanak ez zuen lotsatzen. Zoritxarrez osagarria makurturik tratamendu berezi batzuentzat behartua zen etxetik joaitera, astean bizpahiru aldiz, kasik 20 urte iraun duena. Azken aldia apirilaren 3an izan da, han pausatu baita. Zer pairatu duen eta denentzat zer pisua zen ez dugu asmatzen ahal. Etcheverry apezak, erran dituen hitzekin biziki zeremonia ederra eta hunkigarria eman du. Senarrak bere aldian, hitza harturik espos lagunari agertu dizkio bihotzean zituenak, esperantzaz beterik, bihotzez eta arimaz elgarrekin egonen direla betiko. Elizako aldia bururaturik, familiako hilobira kantu eta otoitzez lagundu dute. Gure dolumin bizienak penetan dagoen senar, alaba eta familia guziari.

M.G.

Astekari hunen bidez familiak nahi ditu eskertu: Etcheverry apeza, Jean Claude gurutzekaria, Bernadette erizaina, bizian eta heriotzan lagundu duten Harguindeguy etxea. Eskerrak ere parte hartu duteneri, barkamenak besteeri.

Jean eta familia

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3744. zbk

Gure Hitza | 2024/04/18

Boterea noren esku?

Menane Oxandabaratz

Mundu Zabala saila idazterakoan, anitzetan ohartzen naiz munduan zehar eraikitzen ari diren proiektu erraldoi batzuen berri emaiten dudala. Multinazional buruzagi batzuk, neurriz kanpoko gastuak eraginez, bazterrak kaltetuz, populazioak kanporatuz, presondegiratuz edo erailez, proiektu erraldoiak eraikitzen dituzte. Agintari politikoen babesarekin, obra ezin sinetsiak muntatzen dira!

Aitzineko egunean Jean Claude Mailharin amendüztarrak Bidarrain eman duen hitzaldira joan naiz. Etxetiarreri buruz egin duen lan gaitza azaldu dauku. Ehunka etxetiar, lanean leher eginik arizan dira, familiak altxatu dituztela. Baldintza gogorretan laborantzako lurrak landu dituzte, etxaldeetako ekoizpenen parte handia Jauntto bati eman behar zutela. Amikuztarrak oraino ikusten ditu laborari xume horiek, Jaunttoen aitzinean, konkortzen, boneta kenduz etxeko jabea agurtzeko. “Ttipia” boteredunaren aitzinean apal geldit...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016