Orotarik | 2024ko Apirilaren 18a

Kukumarro: Daunatua eta jinkottipia

Xarles Videgain

Ba omen dira jendeak botere edo bertute bereziak dituztenak besteeri ongi egiteko edo min emaiteko. Egun on egiten dutenak aipatuko ditut. Entzun dukezu euskaraz hitz andana bat sorgin hitzaz kanpo, izan dadin, daunatua, salutadore, azti edo jinkottipi.

Salutadore bestaldean gehiago erraiten da eta zernahi gisaz frankotan salutadorea da zazpi seme edo zazpi alaba segidan mundura ekartzen duelarik ama batek, zazpigarren hark ba omen du botere berezia. Diotenaren arabera, zonbaitetan mihiaren gainean gurutze bat badu markatua: “marcou” deitzen dute Frantziako leku batzuetan.

Hemen daunatua haboro aipatzen da, jendea -eta kabala- artatzen duena daunatua baita, medikuez eta marexalez kanpo, hezurrak bere tokian ezarriz, muskuluak ere bai, zainak ere bai, aholkuak emanez. Daunatu hitza gaskoitik jiten da eta euskaraz ere bada dohain, daunatua, iduri luke beraz dohain hori norbaiti emana izan zaiola, frangotan dohain hori borta alartzean atzemanik, erran nahi dut aitamek emanik, baina ez beti. Erdaraz rebouteux deitzen da, ezen hezurrak berriz behar den bezala ezartzen baititu batere sorgingorik edo otoitz berezirik gabe. Euskaraz ere, daunatu erran gabe, hezur arrañatzale izena emaiten ahal zaio. Guziz ezagunak dira Oztibarren, Jutsin, lehen Izuran edo Saint-Gladie inguruan izan diren daunatuak, arrakasta handia dutenak. Sekulan ez dugu deus entzuten haien jakitatearen kontra, gorputza ezin hobeki ezagutzen dute medikuntza-fakultateak emaiten duen titulua ez baldin badute erdietsi ere.

Bada beste hitz bat, erdi errespetuz erdi trufaz erabiltzen dena: Jinkottipia. Amari eta besteri ere entzuten nien mediku ofizialak jinkottipi horiek ez zituela ongi ikusten eta erasiatzen zituzten haien ikustera zoaztenak, erranez: “Zoaz zoaz Jinkottipiaren ikustera eta laster ikusiko duzu Jinko handia”. Mediku eta bedezi ofiziale anitzentzat horiek ziren basamedikuak, basabedeziak.

Ez dakit nola deitzen diren euskaraz erradura leguntzen dituztenak, hala nola frantsesez coupeuses,coupeurs de feu famatuak. Ez dut entzun betiere baina su-moztaile deitu nitzake.

Bestalde baziren eritasun berezia artatzen zituzten dohaina zutenak. Aipatzen zen konparazione Jutsin, Jutsi Oxaranian bazela emazte bat xingola mina artatzen zuena.

Xingola mina eta larruan gertatzen diren beste minak senda zinezake zuhaurrek edo nik, erran nahi dut nornahik egin lezakeela, ofiziokoa izan gabe. Orduan behar duzu norbait ekarri edo eraman eta sendatuko da. Edo zuk min hura baldin baduzu behar duzu ekarria edo eramana izan. Norbait hautatu behar duzu, baina norbait hura jadanik sendatua izana izan behar da, erran nahi baita norbait hura beste lagun baten besoetan edo bizkarrean altxatua izana dela, sinbolikoki bederen. Egia erran zonbaitek otoitz zerbait erraiteko usaia badute, eta sendatzekoa den laguna altxatzen, ekartzen edo eramaiten dutelarik. Manera horretan sendatua izan denak berak gero beste jende bat senda lezake. Lokarri bezalako batean sartzen da mina eta desagertzen da elkarrekilako lanari esker, iduriz. Galdegiten baduzu zure inguruan, uste baino jende gehiago atzemanen duzu hola sendaturik eta beraz sendatzen ahal duena. Ez dut uste seguritate sozialak pagatzen duen, baina konda dena sendatzea da.

Aztia beste noizbait aipatu behar nuke, baina horra daunatuaren inguruan erran nahi nuena: osagarri on!

Azti hitza gutitan entzuten da. Beste zerbait da. Aztiak zer gertatuko den erran dezake edo zerbait galdua baldin bada nun ote den aipa lezake. Berez ez da gaiztoa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/04/18

Euskal Argentinaren biltzar nagusia

Euskal%20Argentinaren%20biltzar%20nagusia

Urte oroz Euskal Argentina elkarteak bere lagunak Lekunberrira gomitatzen ditu, aurten ere 40 bat pertsona hurbildu dira.

Monika Legarto presidenteak hurbilduak ziren guzieri ongietorria egin eta, 2023ko elkartearen berri eman du.


2023ko urteari begira

Elkartean jende berria sartu da, 2022an 71 bazkide ziren, 2023an 86. Argentinara joan diren euskaldunen arbasoak bilatzea, bai eta han bizi direnek ere Euskal Herriko erroak dituzten familiak atzemaiten laguntzen ditu. Galde gehienak interneten bidez heldu dira. Argentinatik etortzen diren galdeak ez dira beti zehatzak, anitzetan informazio gehiago galdeginez buraso emigranteen izenak atzemaiten dira, ikerketa genealogikoa errexten du. Elkarteak etengabe jarraitzen du Departamenduko Artxiboen gunean erregistro militarrak biltzeko lanetan. Patrick Rezola Baionako Geologia Zentroko arduraduna ekartzen duen laguntzarentzat eskertua izan da.

Donapaleuko Herriko Etxeak, Touzaa etxean, el...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/18

Hatsaren Poesia

Ainara Maia Urroz (2024ko HATSAREN POESIAren editore)

Hatsaren%20Poesia

Aurten 26. Hatsaren Poesia liburua aurkeztu dugu, 126 olerkarik parte hartu dugu, horien artean, 18 hatsakide berri izan dira. Senpereko Larraldean bildu gara beste urte batez Euskal Herri osoko eta euskal diasporako poetak eta poesiazaleak, gutarteko zubi poetiko hori iruten segitzeko, gutarteko sarea ehuntzen jarraitzeko. Hatsaren poesiaren itsasontzia itsasoratu da jada Senperen beste urte batez, almirante, kapitain, lemazain eta eskifaia eder handi batekin.

Marinel zaharra gaurgero abiatu da bere hatsaren bila, guk atzo hatsa eta adore elkarri eman geniolarik.

Goizarekin genuen hitzordua, eta tantaka-tantaka agertu ginen Larraldearen aterpera, pixkanaka, 26 hatsaren poeta bildu ginen arte.

Eguerditan hartu zuen lema Ainara Maiak eta aurtengo liburuaren sar-hitzaren egile den Joseba Aurkenerenari eman zion hitza, aitzinetik "Irakurleari" zenbait ohar tekniko-poetiko egin ondoren. Josebaren hitzak entzun ondoren, eskifaiako marinel margolariak hartu zu...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/18

MUNDUAREN PARADOXAK

EPELONDO

Uhin ideologiko kontradiktorioetan itotzen ari da gure mundua: kolapsoaren mehatxua hurbilago eta gu galduago. Kapitalismoak -lasai, ni ere kapitalista naiz, kapitala daukadalako eskura...- bere bidea urratzen du, deus gertatzen ez balitz bezala, buruzagi politikoak, herritarrak eta lobby ezberdinak kapitalismoaren negoziaezintasuna finkatzen ari diren artean. Ikusi dugu azken hilabeteotan, “agrobiznezaren” krisiarekin, mende erdiko atzera-jauzia egin dugula ezinbesteko neurri ekologikoen alorrean. Frantses gobernuak, halatan, baimentzen ditu izari horiek, jendeak bestela eskuin-muturrera bozkatuko duela uste duelako. Baina, inkestek erakusten dute jende arruntak, gehiengoan, biodibertsitatea zaintzearen eta laborantza bertutetsuago baten alde jotzeko eta beren bizi-mailak gurbiltzeko prest direla: badakite, engoitik, ogiaren erostera joateko ez dela baitezpada SUV distiratsua ateratzearen beharrik!

Aldaketa klimatikoaren urgentzia ukatzen dutenek bizkitartean, lanjerrean ...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/18

Bilbo/Hazparne trukaketa

Hazparneko Ursuia kolegioko 5Bko ikasleak

Bilbo/Hazparne%20trukaketa

Martxoaren 10etik 15era, Bilbo/Hazparne trukaketa egin da. Alde batetik Lauro ikastetxeko ikasleak eta bestestik Ursuia kolegioko ikasleak. Orotara 58 ikasle ginen. Denek helburu bat genuen: euskararen eta euskal kulturaren bitartez elkar ezagutzea. Izan ere, irakasleek Elkanori buruzko pastorala muntatzea erabaki zuten.

Igande arratsean, Lauroko ikasleak, Xiberoako maskaradak ikusi ondoan, Hazparnera arribatu dira. Bikoteak osatu eta guziak etxera sartu gira. Biharamun goizean hasi dira pastorala tailerrak Maika Etchecopar eta Claudine Arhancet artistekin. Makilarekin ibiltzen ikasi dugu, pastoralaren melodia, pastoralaren egitura, kantuak. Ez zen afera ttipia baina asteazken arratsaldean, gure familien aitzinean “Ketariatik mundura” izeneko pastorala ematea lortu dugu. Eskerrik hanitx Maika eta Claudine irakatsi diguzuen guziagatik!

Pastorala bukatu eta, Bilborako bidea hartu dugu. Han aktibitate anitz egin ditugu: San Mames bisitatu, hiriaren it...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/18

EuskarAbentura aipagai 3.eko ikasleei!

Piarres Larzabal Kolegioa

EuskarAbentura%20aipagai%203.eko%20ikasleei!

Joan den martxoaren 28an, ostegunez, 3.eko ikasle guziak elkartu dira kolegioko IDZtan EuskarAbenturaren aurkezpena entzuteko. Joana Erdozaintzi Etxartek azalpenak eman ditu.

Quizz ttipi baten moduan egin galderei, kolegioko zaharrenek hiru aukeren artean erantzun egokiak atzeman behar zituzten.

EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 15-17 urte bitarteko 125 gazteendako espedizioa da, uztailaren 1etik 31ra, Atharratzetik Getxora, 31 etapak osatuko duena. Gazte bakoitz 190 euro eskatzen da, jakinez 3 kamiseta emanak zaizkiola, furgoneta bat badela zakuen eramateko eta dena oinez egiten dela. Herriz herri ibiliz, noiztenka topaketak, lekukotasunak, eztabaidak, mintzaldiak, gaubeilak eta aktibitateetan parte hartzeko parada dute eta euskaraz gozatzeko lehentasuna.

2007, 2008 edo 2009an sortua bazi...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/04/18

Mon(t) Lurien

Sam Hocine B2 maila Baionako AEK Gau Eskola

Mon(t)%20Lurien

2002an, urtebetea igaro zen familia Euskal Herrira iritsi zenetik, Miarritzera hain zuzen. Garai hartan, udan, mendian ibilaldiak egitea gustatzen zitzaigun, Mont Lurien tontorra igotzea erabaki genuen, Biarnon, Olorone ondoren, Larruns hiri ttipitik hurbil dagoena.

Erran orduko, abiatu ginen, guraso eta 6 eta 8 urteko alabak. Mont Lurrien gailurra 2.826 metro gora da. Igoeraren azken partea hain zen gogorra, ezen lau hankan amaitu genuen txangoa. Oso nekatuta geunden baina zinez harro eta pozik balentria bete izanagatik. Lortu genuena pentsaezina zen, gure iduriko!

Handik gutira, familia handitu zaigu, lagun batek katutxo ar bat eskaini zigun. Orduan, 8 urteko alabak “Lurien” izendatzea proposatu zigun ibilaldi zoragarriaren oroigarri gisa. Alabaina, onartu genuen.

Behin batez, albaitariak Lurien ttipia txertatu ondoren, bera zikiratzerako data adostu genuen. Ebakuntzaren egunean, espezialistak telefonoz espero...

Irakurri segida

3744. zbk

Gure Hitza | 2024/04/18

Boterea noren esku?

Menane Oxandabaratz

Mundu Zabala saila idazterakoan, anitzetan ohartzen naiz munduan zehar eraikitzen ari diren proiektu erraldoi batzuen berri emaiten dudala. Multinazional buruzagi batzuk, neurriz kanpoko gastuak eraginez, bazterrak kaltetuz, populazioak kanporatuz, presondegiratuz edo erailez, proiektu erraldoiak eraikitzen dituzte. Agintari politikoen babesarekin, obra ezin sinetsiak muntatzen dira!

Aitzineko egunean Jean Claude Mailharin amendüztarrak Bidarrain eman duen hitzaldira joan naiz. Etxetiarreri buruz egin duen lan gaitza azaldu dauku. Ehunka etxetiar, lanean leher eginik arizan dira, familiak altxatu dituztela. Baldintza gogorretan laborantzako lurrak landu dituzte, etxaldeetako ekoizpenen parte handia Jauntto bati eman behar zutela. Amikuztarrak oraino ikusten ditu laborari xume horiek, Jaunttoen aitzinean, konkortzen, boneta kenduz etxeko jabea agurtzeko. “Ttipia” boteredunaren aitzinean apal geldit...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016