Orotarik | 2022ko Urriaren 13a

Axut taldearen azken obra: Hondamendia

Axut antzerki taldeak obra berria prestatu berri du, lehen estreinaldia Luhusoko Harri Xurin iraganen da, urriaren 14an (20:30). Ondotik konpainiak bidea hartuko du, jadanik hogei bat emanaldi finkatuak dira, horietan Ipar Euskal Herrian azaroaren 11n Larresoron eta 18an Hendaian. Pentsatzekoa da beste batzuk ere urtean zehar emanen direla.

"Hondamendia" obra Harkaitz Canok du idatzia, taula-zuzendaritza lanetan Ximun Fuchs. Aktoreak Ander Lipus, Maite...

Orotarik | 2022ko Urriaren 06a

Arbonako Berruetako funtsak zaindu nahian

ELB, Lurzaindia eta kolektibo desberdinetako ordezkariak, Borotra familiaren Harriague notariaren bulegora sartu dira. Arbonako Berruetako 12ha lur 200.000€ko prezio espekulatiboan saltzekotan dira, SAFERaren erosteko lehentasun eskubidea saihestuz. Harriague notarioaren bidez, Borotrak lur horiek "nue-propriété" bezala salduko ditu. Erran nahi baitu printzipioz erosleak ondasun hori eskuratuko duela, baina lurren gozamenaren jabe izan gabe.

Estrategia horren ondorioz, SAFERaren...

Orotarik | 2022ko Urriaren 06a

IMMIGRAZIO LEGEA

Emanuel Macron beti bezain sinestezina da. Ezin aldatua. Aurkia behin, eta gero ifrentzua, biak bere ditu: duela bi urte Amishak gaitzetsi eta orain guziok Amish bilakatu behar dugula errepikatzen digu. Laster, erretreten erreforma, Segurtasun Sozialaren lege emendakinarekin batera iraganaraziko du, sindikatuen, gorputz sozialeko partaideen, denen gainetik airez aire pasatuz. 65 urtetan utzi beharko dugu lankia, eta ontsa kontent oraino, lanean ez hiltzeaz.

Orotarik | 2022ko Urriaren 06a

EGUERDIKO AKTIBITATEAK HASI DIRA!!

Irailean hasi baldin bada kolegioa, eguerdiko aktibitateak ere hasi dira!

Egunero, jan aitzin eta ondotik, aktibitateetan parte hartzeko aukera proposatua zaie:

Astelehen eta ostegunetan Iolandarekin esku lanak egiten dituzte, Covid garaian hasitako artilezko obra segitzen ari dira, Omiasainduko oporretako bukatu nahian. Ber garaian, seigarreneko ikasleek euskara gaiari lotutako kuadro tindaketa bat aitzinatzeko aukera hartu dute.

Astearte eta ostiraletan Maritxurekin...

Orotarik | 2022ko Urriaren 06a

Aldudeko Mendi Alde eskola, sartzea dantza gogoan!

Hemen ere, ikasle berri andana batekin eskola berriz hasi da.

Beste urtetan bezala, eskolako usaiako gaiez aparte, pilota, musika, igerika kurtsoak ukanen ditugu.

Aurten berezitasun bat: proiektu bat dantzaren inguruan plantan emana izan da.

Jadanik, joan den astean, eskolako lehen mailako haurrek dantza klasiko ikusgarri baten ikusteko parada ukan dugu, "Beethoven 6" Miarritzeko Malandain Ballet-ak emanik. Laster, dantza kurtsoak abiatuko ditugu dantzari profesional...

Orotarik | 2022ko Urriaren 06a

Bertsu Txapelketa Nagusia: Gotainen Nerea Ibarzabal nagusi

Zuberoaren aldi zen larunbatean errezebitzeko bertsulari xapelketaren 3. saioa, herriko gelan 650 bat entzulerekin giro paregabean. Aritz Bidegain gidari sei bertsulariek beren hoberena eman dute saio hortan. Bertsu puntuagarriak 15 zituzten bakotxak agurren gainera. Zortziko handian entzun dira bana beste, Oihana eta Nerea bi haurride betidanik amak hazi eta heziak beren aitaren laguntza gabe, sentimendu sarkorrak agertuz, bereziki Nereak bere aitarekin berriz bildu nahiz. Laborari lurren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016