Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a

QATARGATE

Futbolean jokatzeko ordaintzen dituztela eta ez pentsatzeko, erran dute Qatarrera joan diren miliar-putzukek. Josta daitezela, jada ahalkearena izendatzen den munduko futbol txapelketa horren karietara, planeta honetan barna gertatzen diren pobretze kolektibo, aldaketa klimatiko eta genero eskubide ukatze oldeen erdian. Irriz ari dira, karkaraz, segundo oroz, euroak eta dolarrak sakelaratuz, hors-sol bizi balira bezala. Okituek uste dute kritikatzen ditugula...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a

MYAMMAR-KO ROBINGYAK....

Myammar Herrian, Robingyak

Berrogei bat urte huntan

Militarren peko bizi dira

Bortizki zapaldurikan...

Hiruzpalau ehun mila jende

Joan dira ihesean,

Bangladesh auzo herrialdera...

Hango babestokietan,

Ahal bezala bizirauteko

Oraino beren artean... (bis)


Baina haien gurutze-bideak

Han ez du bururapenik

Izan, zeren-ta uste gabean,

Bertan poliziaganik,

Tratu txarrak jasan behar ukan

Dituzte...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a

EUSKARALDIA HASI DA!

Euskaraldia hasi da! Horren kari, hainbat ekintza desberdinak antolatuak izan dira gure kolegioan!

1. Logo erraldoia eta txapak: azaroaren 16tik 18ra, nahi zuten ikasleek euskararekiko "engaiamendu bono" bat bete dute eta itzuli. Bertan hautatu dute zertan euskaraz hitz egiteko hobekuntzak egin behar zituzten: lagunen artean, saskibaloian, pilotan ala futbolean, autobusean, saltegietan eta beste... Bakoitzak engaiamendu bat edo gehiago hartu ditu. Honen truke Euskaraldirako logo...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a

Abesbatza

Ostiral arratsaldero, Largenten, 4 klaseak ikasle elebidunekin aterpearen azpian biltzen dira abesbatza egiteko, astea bukatzeko 20 minutuz kantuz. Astean zehar, klase bakoitzean ber kantuak ikasten dira, gero ostiraletan elkarrekin abesteko aukera ukan dezaten. Ikasleek kantuak ikasten dituzte frantsesez zein euskaraz eta aukera bakoitzaz aprobetxatzen gira (Euskaraldia, Olentzero, Korrika...) ikasle guziei euskara biziarazteko.

...

Orotarik | 2022ko Abenduaren 01a

Bunuztar Xoriak: Laminosine ikusgarria

Bunuztar Xoriak, Oztibarreko ibarreko euskal dantza tradizionaleko taldea da. Oztibarre osatzen duten herrietako (Bunuze, Larzabale, Donaixti-Ibarre, Hozta, Ibarla, Izura-Asme, Jutsi, Arantsusi) eta inguruetako (Behorlegi, Ainhiza-Monjolose) herrietako 70 bat haur eta gazte biltzen ditu. Aurten, helduen talde bat ere osatzen ari da.

2021-2022 ikasturtean, proiektu berezia proposatu zaie 12-15 urte arteko gazteei eta proiektu honen emaitza, Laminosine ikusgarria, proposatzera...

Orotarik | 2022ko Azaroaren 24a

GURE GLAZIARRAK

Aldaketa klimatikoa eta leherketa zurruna martxan dira dagoeneko. Kolapsoa hurbil dugula errepikan ari zaizkigu mass-medietako aho zabalak, duela gutxi Lea Salame kazetaria bezala, gurbil bizi behar dugula, baina kutsaduraren %70aren hobendunak lur honetako jendetzaren %10ak osatzen duelakoa salatzeko hitzik ez. Aberatsenak eta puxantenak dira. Badu bulta bat alaina herritar xeheak ez duela aztarna-karbonikoa kolpatzen, hori ere jakin beharko genuke, nahiz eta gure...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016