Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a
Bada fantasma bat euskal munduan. Bertsulariak, gure arteko izakirik abilenak eta miresgarrienak, nahi genituzke ikusi robot baten kontra lehiatzen eta irabazten, euskalduna denetan hoberena delako, munduan parerik ez duelako kantu zaharrak dioen bezala. EITBko orrialdeetan aurkitzen den "10garrena" podcastaren hirugarren atalak Irene robota Bertsulari Txapelketa Nagusi baten taula-gainera bulkatzen du eta txapeldun bilakatzen da. Irri horail egiteko emankizun...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a
Bi egun Aspeko haranean igaro ditugu, urriaren 17an eta 18an. Hendaiatik hiru ordu autobus ziren Lescuneko Abérouateko zentroraino. Zentrora iristeko, 1.450 metroko goratasunean delako, beste autobus txikiago bat hartu behar ukan dugu bidea oso hertsia zelako. Artalde zonbait artzainen txakurrekin gurutzatu ditugu.
Aktibitateen aldetik, eskalada "Apezaren harria"-n praktikatu dugu eta ibilbidea tirolina batekin segitu. Ondotik, laser karabinako biatloia deskubritu dugu. Azkenik, pago...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a
Urriaren 14an, ostiral goizez, Angeluko Cantau lizeoak bere ikastetxearen ondoan duen "Les coulisses du bâtiment" ekimenera gomitatu gaitu. Bertan, gure hirugarren eta laugarreneko 41 ikasle, Baionako Jean-Dauger obra-lekuen ikustera joan dira.
Lehen partean, ikasleek xantierren presentazioa segitu dute eta gero lehen eraikuntza obrara joan dira, Baionako Herriko Etxearena, besteak beste publikoaren artatzeko balioko duena. Hor lanbide ezberdinei buruzko informazioak emanak izan...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 10a
Jean-Baptiste Hiriart-Urruty Hazparnen sortua, matematikaria da, unibertsitateko erakasle-ikerlaria. "Souvenirs de formation(s)" liburuan bere ikasketarako ibilbidea kontatzen du. Anitz urtez, lanbidearen bidez gazteen inguruan iragan du, "erakaskuntza" hitza baino, nahiago du "formakuntza" hitza erabili. Autorearentzat "Prestakuntzaren edo formazio nozioak garrantzitsua izaiten jarraitzen du, edozein forma izan daiteke: hasierakoa,...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 03a
Aurten San Frantses kolegioak eta lizeoak nafartar zonbait errezebitzen dütü, beste urtez bezala.
Horietan, elebidunak. Algarregin gure eüskara aberasten dügü. 4.eko Mikel, Xabier eta Nahiari galdegin dügü zer den heienhelbürüa. Mikelek ikasi nahi dü modu berri batez, Nahia bere burasoetarik hürrüntü nahi da eta Xabierrek aldiz esperientzia berri bat egin nahi dü. Hiruak ados dira erraiteko barnetegia izigarri untsa dela lagün berrien egiteko. Maite düte nahasketa hori...
Orotarik | 2022ko Azaroaren 03a
Seigarreneko ikasleek Adoenia zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute, urrian zehar.
Talde ttipi bakoitzak ordu bateko saioa ukan du, aldiro bi hezitzailerekin eta bi gaien inguruan: errespetua eta bortizkeria.
Hezitzaileekin puntua egiterakoan, ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratua izan da. Ikasleek haien bizipenak eta kezkak azaldu dituzte.
Egunekotasunean bizitzen dituzten egoera bortitzak aipatu dituzte, orain ukan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016