Orotarik | 2022ko Irailaren 15a
Agorrilaren 4an, Herrian agertu den "Blokeo Mentala" artikuluaz nahi nuke ene ikusmoldea eman Epelondo jaunttoari.
Hona zer idatzi dakotan: Behar zinuke erran zure ustez behar luketela preso egon hil arte! Edo bertzenaz erran zer egin behar litzatekeen libro izan daitezen. Izen faltsu baten gibeletik aritzea errex da! Dakizun bezala, bi justizia badira Frantzian. Bai, 32 urte aski da.
Zenbait GALeko hiltzaile preso dira? Denak kanpoan dira eta hori...
Orotarik | 2022ko Irailaren 15a
Sare sozialetan ikusi ditugu Kylian Mbappé eta Christophe Galtier PSG taldearen trebatzailea, iragan asteko prentsaurreko batean, distantzia laburretan hegazkinez bidaiatzeari buruzko galdera bat entzutean, irri karkailaz lehertzen, aspaldiko partez txiste hobeagorik izan ez balitz bezala. Trena egokia ez izanki eta beladun karroak saiatuko zituztela erantzun zioten eskakizuna egiten zieten kazetariari. Ahoa bete hortz geratu zen gaizoa, bereziki Mbappék, gelatik ateratzean "ez dut...
Orotarik | 2022ko Irailaren 15a
Orduan iratzarri naiz. Nire ametsak nere haurreko herriari, Zimbabwe, berriz pentsarazi dit eta beharrezkoa bilakatu da, handik joan naiz 24 urteko bidaia baten egiteko. Munduko xoko anitz ikusi ondoan Naplesen egon naiz, nire bizia egiteko. Gau guzian ideia hori nire buruan gelditu da. Biharamunean hasi naiz bidaiari pentsatzen eta honen antolatzen. Nire bidaia martxoaren 16an hasiko da, Naples-etik eta Zimbabwe-n bukatuko da. Bost herritik pasatuko naiz: Egipto, Etiopia, Kenya, Tanzania...
Orotarik | 2022ko Irailaren 15a
Seigarrenekoak lehen!
Irailaren 1ean, ostegunarekin, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da.
Kolegioko zuzendaria den Iñaki Lecuonaren harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak izendatu dituzte eta haiekin ikusi ordutegia, zein irakasle ukanen dituzten, barne araudia ezagutu, kolegioa bisitatu, kutxen gunea deskubritu... eta beste.
Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak...
Orotarik | 2022ko Irailaren 08a
EHBai alderdi abertzaleak irailaren 16, 17 eta 18an udako unibertsitateak antolatzen ditu, Uztaritzeko Latsa gelan.
Heldu den azaroaren 26an, duela 15 urte sortu alderdiak lehen aldikoz kongresua antolatzen du, "Aitzina goaz, Un projet pour le Pays Basque" lemapean. EHBaiko kideak eta kide berriak biltzeko parioa egiten du, aitzina begirako erronka politiko berriak denen artean finkatzeko gisan.
Iraganen diren unibertsitateetan gogoeta desberdinak antolatuak...
Orotarik | 2022ko Irailaren 08a
HERIOTZA PUNPEKA...
Gure inguruan aspaldian,
Heriotzaren pilota,
Punpeka dabil, aldian aldi,
Norbait utziz hilotz jota!
Joaiteko beti prestik nago,
Izan goiz ala beranta...
Gu aitzin joan direnak nonbait
Gure beha daude eta...
Bitartean pozez bizi gaiten,
Gerokoa gero baita!
Daukagun bizitza ongi bizi
Gerokoa ez ahantzi...
Gaur egin daitekeena ez da
Behar biharrera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016