Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a
Tradituak" Peio Ospital-en artikulua aitzineko astean, hurbiletik irakurtu dut, euskara ezin hobean Elizaz idatzi artikulua. Nihaurek ere, girixtino eta apez gisa, ukan dut sendimendu hori bihotzean. Nolaz daitezke holako izigarrikeriak gaur egun gure Elizan eta bereziki Eliza horren kargua dutenekin? Bai segur, gertakari horiekin hunkituak, fundituak izan direnekin egon behar dugu, otoitzez, obraz eta diru laguntzarekin. "Traditua", Jesus ez ote da bera traditua izan Judasen partetik, alta...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a
Miarritzen sortu
gizon handia
zer zekarrena
jakin gabe.
Haren indarra
ta abilezia (bis)
nola aurkitu
berriz ere.
Jakes maitia
bizirik zira
hilda zirela
esan arren.
Euskal Herrian
sustraiak utziz (bis)
nola joan zira
esan gabe.
Buru azkarra
hitza zuzena
luman nabarmen
paregabe.
Plaza gizona
ezin hobea...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a
Zenbaki hutsa da. Baina zenbaki morbidoa. Urte oroz, talde feministek, haietan eskualdeetako Planning Familiak, zenbakiak notatzen dituzte, kurbak egiten, kopuruak aztertzen eta ondorioak ateratzen. 2022an oraino bi aste badira abenduaren 31ra heltzeko, eta bitartean, edozer gerta daiteke. Irakurle segituak arrazoiekin galdatuko du zeri dagokion zifra hori. Baina ez da misteriorik, genero biolentziaren herexa baizik.
Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a
Buztinezko gorputz bat harturik lurretik,
Bizi nahia piztu zitzaion ondotik...
Geroztikan gizona badabila zutik,
Andrea laguntako harturik ordutik!
Lehengo mendeetan ikasia zuten
Buztina erabiltzen ta gaitzen sendatzen...
Abereek ere aspalditik zekiten,
Behar orduan berek ongi baliatzen!
Buztinak mikrobio eta bakteriak
suntsitzen ditu eta sendatzen eriak.
Sendotuz bidenabar osatzen guziak,
Ahalmen hori...
Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a
Biarritzeko odol zen-troak jakinarazten du urte hondar hun-tan odol beharretan dela. Neguko birusak anitzak dira eta horrek odol erreserban eragin handia du. Gaur-egun 85.000 odol poltsa baino gutiago daude eskuragarri, 100.000 baino gehiago behar litzateke pazienteen beharrak betetzeko. Dohaintza guziak preziatuak badira, O negatibo taldea, emaile unibertsala, momentu huntan anitz bilatua da.
...Orotarik | 2022ko Abenduaren 22a
Abenduaren 2an Eguberriko kontzertua Mugerreko elizan antolatu genuen. Haurren familiak eta lagunak gomitatu ditugu. Kontzertu hori prestatzeko Philippe Alborek eta eskolako langileek lagundu gaituzte.
Kontzertu denboran, lehenik, ttipien eta erdikoen mailako ikasleek kantatu dute. Bost kantu kantatu dituzte: Gaston le hérisson, Toutou matou poux, Le poussin, Sagarroi, Ma basse cour.
Ondotik handien mailako eta CP-ko ikasleak ttipiekin igo dira kantatzeko. Hiru kantu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016