Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Zanpantzarren auzia prest
Hilaren 22an larunbatarekin, Urruñako ihautearen bigarren zatia izanen da herrian. 16:30etatik goiti, Kaskarotak, zirtzilak, hartz adarduna, kotilungorriak... herriko plazara iritsiko dira. Zanpantzar ekarriko dute. Plaza erdian, makila lodi baten kontra lotu ondoren, epaiketa eginen dute, eta gero su emanen diote. Horren ondotik, mutxikoak, fandangoak, zortzikoak... eta horrelako dantzak izanen dira suaren inguruan, urruñar eta etorriko...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a
Xabi Tapiaren margolana
Dongaitz trinketeko sarreran, ate gainean, Xabi Tapia artista urruñarrak, bi argazkietatik abiatuta, egin duen margolan ederra ezarri dute.
Eskuin aldean Leon Dongaitz gaztea agertzen zaigu, eta ezkerraldean pilotaria bera, adinak harturik. Ikustekoa zinez.
Medikuntza narratiboari buruzko tailerra
Urruñako Emazteen Etxeak hitza askatzea, boteretzea eta ahizpatasuna sustatzea xede duen egitaraua landu...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a
Kaskarotak herrian barna
Jadanik euskal ihautea abian da; horren kari, otsailaren 8an larunbatarekin, kaskarotak etxez etxe eta karrikaz karrika ibiliko dira ohiko kantu eta dantzak eskainiz. Kaskarotekin batera hartz adarduna, zirtzilak eta kattalingorriak ere etorriko zaizkigu herriko bazterrak alaitasunez eta kolorez janztera. Herriko plazan 12:00etatik goiti izanen dira, horren ondotik lagunarteko bazkaria eginen dute. Antolatzailea: Hazia euskal kultur elkartea....
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a
Ttotte Etxebesteren olerki musikatua
Patxi Saiz kantari zumaiarrak berriki "Kantatzen duen Herria gara" izeneko diskoa plazaratu du, eta diskoan agertzen diren abestien artean, bada bat, Popo izenekoa, Ttotte Etxebeste olerkari eta ekintzaile urruñarraren olerki batetik abiatua dena. Nik dakidala, oraingo hau dugu olerki honi kanturako egiten zaion bigarren aldaera edo bertsioa. 2014an, Xerar Urrutia kantari urruñarrak Zu-Bi izeneko diskoa...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a
Txomin Dhers musikari urruñarra sariztatuta
Aurten, Donibane Lohizuneko musika sariak honako musikariak sariztatu ditu: ohorezko saria Benito Lertxundi kantari eta musikariari emanen diote eta gazte saria Txomin Dhers musikari eta musikagile urruñarrari. Sari banaketa otsailaren 1ean eginen dute (11:30), Peyuko Duhart kultur zentroan. Zorionak Txomin, eta segi aitzina!
Urruñatik Lapurdiko mus finalera
Euskal...
Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Luis Sanchez hirugarren aldiz txapeldun
Urruñarrak klubeko Luis Sanchez Labat pilotari nafarrak (Esteribar herrikoa) Super Prestige txapelketa irabazi zuen, Peio Larralderen kontra (40-18), urtarrilaren 5ean, Donibane Garaziko Garat trinketean jokatu zuten partidan. Hau da, segidan, txapelketa honetan irabazi duen hirugarren txapela. Luis Sanchez faborito da estatu mailako txapelketarako. Lehiaketa urtarrilaren 6an hasi zen, berriz ere, Garat trinketean. 2023an Luis...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016