Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Euskal diasporari buruzko erakusketaz bi hitz
Jadanik erakusketa bukatua da, baina arrakasta handia ukan duenez, ongi merezi du berari buruzko hitz zenbait erraitea. Irailaren 26an Posta gelan inauguraturiko "Euskaldunak munduan gaindi" erakusketak gai historiko eta garaikide hau erakutsi du bederatzi koadrotan. XIX. mendeko lehen bidaietatik gaur egungo Euskal Etxeetara, halabeharrez artzain edo pilotariak ez ezik, emazteen papera eta euskararekiko atxikimendua ere...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Joritz Larrazaren mintzaldia
Biltzarre nazio elkarteak mintzaldi ziklo aberatsa antolatu du azaro eta abendurako Euskal Herriko zazpi herrialdetan, gure oroit lekuak denon gogora ekarri nahian. Joritz Larraza urruñar historialari ezaguna hautatua izan da azaroaren 10ean igandearekin, Sarako lezetan mintzaldia eman dezan. Jorratuko dituen gaiak: Euskal Herriko aitzin-historia, 1609ko sorgin auziak, 1794an frantses iraultzaileek agindu zuten euskaldunen deportazio...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Gau Beltza, udazkeneko euskal errito zaharra
Hilaren 31n ostegunarekin, Gau Beltza ospatuko dugu herrian. Hauxe dugu programazioa: (17:00-19:00) makillaje eta mozorro tailerra frontoian. (17:30) ipuin kontaketa euskaraz. (18:00) dantza ikusgarria. (19:00) ibilaldi mitologikoaren abiatzea pilota-plazatik. (20:00) ibilaldia herriko plazan izanen da eta hor berean, kantuak, txalaparta eta suaren inguruko mutxiko eta beste dantzak eginen dituzte. Jan-edatekoak eta...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Birazkatze besta ederra
Hilaren 13an igandearekin, Urruña eta Segura herrien arteko birazkatze besta ederra izan zen herrian. Gipuzkoako Seguratik autobusa etorri zen, eta Pausuko Xaian ongietorri alaia egin zitzaion. Izan ziren kantuak, txistor muturrak eta adiskideen arteko solasak. Horren ondotik herriko plazara etorri ziren, eta bertan elkartu ziren zai zeuden herriko hautetsi, elkarte arduradun eta herritarrekin. Segurako Izarra Urdalleta auzapez andereak eta...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Gazteendako kirol ekitaldiak
Herriko Etxeko kirol zerbitzuak zenbait ekintza prestatu ditu udazkeneko bakantzetarako. Urriaren 22an asteartearekin, 7 eta 12 urte arteko gazteendako Touch Rugby partida kiroldegian (13:30-15:00). Prezioa: euro bat. Urriaren 23an asteazkenarekin, 3-4 urte arteko haurrendako hockey partida kiroldegian (13:30-15:00). Prezioa: euro bat. Urriaren 25ean eta 26an, egonaldia Bordelen errugbi eta hockey partidak ikusteko, 10-13 urte arteko...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Urruña-Segura birazkatzea igandean
Urriaren 13an igandearekin, Urruña eta Segura herrien arteko birazkatze ofizialaren ekitaldia izanen da herrian. Egitaraua: harrera, salda beroa eta txistor muturrak Pausuko Xaia ostatuan baita Odei Barroso bertsulari-raplariaren ongietorria ere. Pausutik abiatzea (10:30). Airoxki taldeko bi dantzarik aurreskua dantzatuko dute (11:30), horren ondotik (12:00), herriko plazan ekintza ofiziala eta akta-izenpetzea izanen dira, eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016