Herriz Herri | 2024ko Urriaren 03a
Ninini antzezlana
Hauxe dugu Antton Telleriaren antzezlana, Euskal Herri osoan aretoak betetzen ari dena. Urruñan urriaren 18an larunbatarekin (19:00), Maita Kultura elkarteak antolaturik, emanen dute Itsas Mendi zineman eta jadanik, sarrerak saltzen ari dira.
Urruña-Segura birazkatzea
Iraileko lehen astean, herriko bestekin batera, Urruña eta Segura herrien arteko birazkatze ofiziala egin behar zuten, baina zenbait arazo izan...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 26a
Erakusketa eta bisita gidatua
Irailaren 23tik azaroaren 11 arte zabalik izanen da Posta gelan, "Euskaldunen aztarnak munduan" izeneko erakusketa. Hilaren 26an ostegunarekin, zabaltze ekitaldia eta bisita gidatua izanen dira egile eta prestatzaile den Argitxu Camus-Etxekoparrekin. Tenorea: 19:00.
Errexil sariketaren 2. bertsu saioa
Irailaren 27an ostiralarekin, Errexil Sariketaren bigarren sailkapen saioa izanen da Posta...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 19a
Antzerki eskolaren argibideak
Antzerki eskolak aurten ere bere ekinbidearekin jarraituko du. Zenbait ikastetxetan haurrendako euskarazko antzerki eskolak emanen dituzte, eta helduendako eskolak aurten Pausun izanen dira, ostegunero (18:30-20:00). Izen-emaiteak irailaren 12tik goiti: 06-36-82-41-95.
AEK-ren euskara ikastaroak
AEK-k urtero bezala, maila guzietako ikastaroak eta mintzapraktikak eskaintzen ditu. 3, 5 edo 6 oren astean,...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Errexil bertsu sariketa
Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturik, eta Herriko Etxearen laguntzaz, Errexil sariketa izanen da Posta gelan, irailaren 20an eta 27an. Finala urriaren 4an iraganen da. 1984an egin zen sariketa hau lehen aldiz, gazte-gaztetik Urruñan bizi zen Joan Joxe Eizmendi Goenaga Errexil bertsulariaren omenez, eta aurten, 40 urte berantago, bigarren aldiz eginen dute. Parte hartuko duten bertsulariak: Maddi Ane Txoperena, Eneko Abasolo...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Larrun antolatzeko proiektua
La Rhun-E proiektuak Larrungo mendigunearen antolaketa eta gune honen kudeaketa partekatu baterako mugaz gaindiko gobernantza plantan ezartzea du xede.Nafarroa Garaia eta Lapurdiren artean kokatua, Larrungo mendigunea Urruña, Sara, Azkaine eta Bera herrietako lurraldean hedatzen da. Balio handiko natura eta ondare-eremua izanik, eragile guzien arteko kudeaketa koordinatua eskatzen du, baita bere ingurumen paregabea babesteko...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Kontzertuak Bixintxo bestetan
Aurten, abuztuaren 30ean larunbatarekin hasiko dira eta irailaren 4an asteazkenarekin bukatuko. Honako kontzertuak izanen dira: agorrilaren 31n larunbatarekin, Andoni Oilokiegi (19:30), Xiberoots (22:00), Modus Operandi (00:00) eta Koloka (02:00). Irailaren 1ean igandearekin, Oihal Berri (18:00), Ixtaklok (20:30) eta Basapiztiak (23:00). Irailaren 2an astelehenarekin, Brassband (20:00), Ahozakil Konexion (22:00) eta Karma (23:30)....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016