Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a
Beltzenia sagarnoa prest
Aurten ere, sagarno on eta goxoa heldu zaigu, jadanik sagarnoa prest da. Beltzeneko arduradunek diotenez, aurtengo sagarnoa kalitate handikoa da. Orain bertara joan eta dastatu, besterik ez dugu eskas. Informazioa: 06-47-56-89-99.
Asier Gogortza eta Hariztia proiektua
2021eko abenduan, Asier Gogortzak 27 haritz kimu landatu zituen Bera eta Urruñaren arteko pentze batean, bi herrien arteko anaitasuna...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Xerar Urrutiaren bideoklipa
Martxo hastapenean Xerar Urrutiaren Amatto izeneko bideoklipa grabatu zuten Xanoren Gure Edena urruñar estudioan eta Ibardingo Txori Lepo bentaren inguruetan, orain, apirilaren hasieran, zabaltzen ari dira. Gitarra-joleak Xera Urrutia eta Dabid Gutierrez Lertxundi ditugu eta Xano Urtxegi akordeoi-jolea. Bideokliparen oinarria olerkari eta kantu-egile urruñarrak bere amari egin kantu ederra dugu, orokorrean Euskal Herriko...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Aberri Eguna, geroari deika
Urruñan, Euskal Herri osoan bezala, Aberri Eguna, Euskal Herriaren Eguna, ospatu genuen Berpizkunde Egunean, martxoaren 31n. Urruñar zenbait Bilbora joan ziren, bezperan Batera izeneko talde eragileak deituriko ekitaldira eta igandean Uztaritzen eta Iruñean izan ziren ospakizun handietara. Lehenago, goiz-goizean, hamar bat urruñar bildu ziren plazan den haritzaren aitzinean eta ikurrina ezarri ondoren, zenbait kantu abestu zituzten:...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Urruñarrak Sarako Idazleen Biltzarrean.
Apirilaren 1ean, Pazko astelehenez, Idazleen Biltzarra izanen da Saran. Urruñatik zenbait liburu eta aldizkari aipatuak izanen dira eta azokan salgai. Ixabel Etxeberriak Euskaltzaindiaren bidez berriki plazaratu duen liburua aurkeztuko du: "Margarita. Nafarroako erregina. 1492-1549". Liburu honetan Nafarroako Henrike III. erregearen emaztea izan zenaren ibilbidea, bizitza eta idazlanak aztertzen ditu, bereziki...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Kuxkuxturen dokumentala zabaltzen hasia.
Otsailaren 23an, ostiralarekin, arratsez, Kuxkuxtu txarangaren ibilaldi luzeari buruzko dokumentala eman zuten lehen aldiz Pausuko Xaia ostatuan. Arri Iraeta Irigarai gazteak egina du, Arrasateko Mondragon Unibertsitateak eman bekaren bulkadaz eta filmean dioenez, Kuxkuxtu ez da txaranga soila, Euskal Herri osoan sustraiak errotuta dituen altxorra baizik. Kuxkuxtu transmisioa, kantua, zubia, militantzia, laguntasuna, arnasbidea,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Xaian xiberotarrez kantari
Martxoaren 1ean, ostiralarekin, kontzertu-afari ederra izan zen Pausuko Xaia ostatuan. Altzükütarrak taldea izan genuen kantari eta animatzaile, bertara hurbildu ziren guziek izugarri gozatu zuten haien kantuak entzunez eta baita kantatuz. Afariko menua sagarnotegietako ohikoa izan zen: bakalau-moleta eta txuleta. Ostatua leporaino betea egon zen, bai mahaietan jarririk, edo mostradore...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016