Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 28a
Urruñarrak Sarako Idazleen Biltzarrean.
Apirilaren 1ean, Pazko astelehenez, Idazleen Biltzarra izanen da Saran. Urruñatik zenbait liburu eta aldizkari aipatuak izanen dira eta azokan salgai. Ixabel Etxeberriak Euskaltzaindiaren bidez berriki plazaratu duen liburua aurkeztuko du: "Margarita. Nafarroako erregina. 1492-1549". Liburu honetan Nafarroako Henrike III. erregearen emaztea izan zenaren ibilbidea, bizitza eta idazlanak aztertzen ditu, bereziki...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 21a
Kuxkuxturen dokumentala zabaltzen hasia.
Otsailaren 23an, ostiralarekin, arratsez, Kuxkuxtu txarangaren ibilaldi luzeari buruzko dokumentala eman zuten lehen aldiz Pausuko Xaia ostatuan. Arri Iraeta Irigarai gazteak egina du, Arrasateko Mondragon Unibertsitateak eman bekaren bulkadaz eta filmean dioenez, Kuxkuxtu ez da txaranga soila, Euskal Herri osoan sustraiak errotuta dituen altxorra baizik. Kuxkuxtu transmisioa, kantua, zubia, militantzia, laguntasuna, arnasbidea,...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Xaian xiberotarrez kantari
Martxoaren 1ean, ostiralarekin, kontzertu-afari ederra izan zen Pausuko Xaia ostatuan. Altzükütarrak taldea izan genuen kantari eta animatzaile, bertara hurbildu ziren guziek izugarri gozatu zuten haien kantuak entzunez eta baita kantatuz. Afariko menua sagarnotegietako ohikoa izan zen: bakalau-moleta eta txuleta. Ostatua leporaino betea egon zen, bai mahaietan jarririk, edo mostradore...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Iparra-Hegoaren aste nagusia
Aurten 27. Iparra-Hegoaren aste nagusia martxoaren 3tik 10era izanen da, Seguran. Horra egitaraua: martxoaren 3an, igandearekin, Kuxkuxtu txarangak eguerdiko poteoa alaituko du. Martxoaren 4an, astelehenarekin, Urruñako haurrei harrera eta hamaiketakoa (11:00), ondoren bisita gidatua. Segurako eskolara bisita (14:30), bertan elkar ezagutzeko aurkezpen eta jolasak. Buruhandiak plazan (17:00). Hitzaldia...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Zanpantzar plazan dute erreko
Hilaren 10ean, Urruñako ihautearen lehen zatia izan zen, goizean euri erauntsiak izan ziren arren, kaskarot eta zirtzil gazteak etxez etxe ibili ziren. Plazara eguerdian iritsi ziren, eta hantxe, euri azpian eta umore onez, ohiko erritualak bete zituzten. Haiekin batera, Iker Altuna eta Emaitz Murua bertsolariak ibili ziren irri-karkailak noiznahi piztuz. Hilaren 24an, larunbatarekin, Hazia kultur elkarteak antolatu Lapurdiko ihautearen...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Aritz Ibarraren erakusketa
Iaz, Urruñako Herriko Etxeak euskara eta euskal kultura ardatz hartzen dituen Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" beka proiektuarekin bat egin zuen. Horren karira, Aritz Ibarra komikigileari harrera egin zion 2023ko udaberrian eta hiru astez Urruñan, Saran, Beran eta Lesakan barna ibili zen jendearekin hizketan eta ikerketak egiten. Sortu duen komikiak (Aldaxka pozoituak) 1914-1918ko Lehen Mundu Gerla eta Urruña bere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016