Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a

Oletako bestak - "Bidea" antzerkia laster - Iparraldeko bertsu ligaxka - Omenaldia zendu langileari - Kantu afaria Xaian - Kantu tailerra

Oletako bestak

Aurtengo bestak buruilaren 29tik urriaren 1era izanen dira. Horra egitaraua: buruilaren 29an, ostiralarekin, mus txapelketarako izen-emaiteak (18:00). Mus txapelketaren hasiera (19:00). Buruilaren 30ean, larunbatarekin, pilota txapelketaren finalak eskolako frontoian (9:00). Haur jolasak eskolako parkean (10:00). Oleta-Yasola lasterketa (17:00), 11 km, izen-emaitea (15:30), 8 euro pertsona bakoitzeko. Muskuilu jatea (18:00). Euskal dantzak Patxi eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Irailaren 21a

Kometa Sarea - Euskara kurtsoak - AEKren sartzea - Urruña aldizkaria - Airoski dantza taldea - Eskua kantu kantu eta bideoklipa - Ttiki rap - Kantu tailerra - Neska urruñarra estropadan

Kometa Sarea oroituz

Hilaren 9an, larunbatarekin, Kometa Sarea oroitzeko egin ibilaldia izan zen. 60 lagun inguru, Angelutik atera, Ziburutik pasatuz, Urruñako plazara iritsi ziren goizeko 10:30etan. Bertan, haien zain zegoen Filipe Aramendi jaun auzapeza, eta ongi etorria eman ondoren, Hildakoen Oroitarrian bildu ziren denak. Aramendi jauna, garai zail haiek gogoan harturik, mintzatu zen eta pilotu ingelesak mendiz Hegoaldera pasatzen laguntzeagatik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Irailaren 14a

Mugarik Gabeko Alkartasun Eguna - Adixkideak elkartasun ekitaldiak - Proiektu aurkezpena Herriko Etxean - Urruña kantari - Merkatua - Langile istripu - Pilota

Mugarik Gabeko Alkartasun Eguna

Eusko Alkartasuna alderdiak antolaturik, hilaren 17an, igandearekin, Mugarik Gabeko Alkartasun Eguna izanen da herriko pilota-plazan. Ekitaldi politikoa (12:00), Kuxkuxtu txarangaren animazioa (13:00), Harrerak prestatu herri bazkaria (14:00), eta horren ondotik (16:00), Niko Etxarten eta Anje Duhalderen kontzertua. Urririk izanen da, beraz zer entzun eta zertaz goza.

Adixkideak elkartasun laikoaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a

"Bidea" antzerkia - Urruñako bestak ongi pasatu - Arotzenia jatetxe-elkartea - Elkarteen foroa - Euskaltzaleen tokapketak- Elikartasuna proiektua - Pilota - Elgarrekin mendian

"Bidea" antzerkia

Jour de Fête konpainiaren "Bidea" antzezlana herrian jokatuko da, buruilaren 30ean. Gaia: behin, argazkietan agertzen ez zirenak nor ziren galdezka hasi ginen... Istorio galduen bila genbilen, horien kondatzeko. Taula zuzendaritza Ludo Estebetegi, idazketa Luis Alberto Rodríguez. Antzezleak: Charlotte Maingé, Alaia Berhonde, Maryse Urruti, Sébastien Desgrans, Fran Dussourd eta Ludo Estebetegi. Eszenografia eta jantziak Francisco Dussourd...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a

Bixintxo bestak - Bertolli elkartearen besta-bazkaria - Euskaltzale Independentisten Topaketa - Antezpena - Pilota

Urruñako Bixintxo bestak

Ostiraletik igandera, aurtengo bestak buruilaren 1etik 6rat izanen dira. Hona hemen egitaraua: buruilaren 1ean, ostiralarekin, Pasoka-Pasoka mus txapelketaren finalerdiak eta finala (18:30) eta aperitifa (19:00). Herri afaria Tarrapatakan taldeak alaiturik (21:00), DJ UBK (24:00). Buruilaren 2an, larunbatarekin, Ventry Gliss errugbi zelaian (10:00). Besta komitearen pala txapelketaren finala pilota-plazan (10:00). Aperitifa Zarpai bandak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a

Abuztuko astearteak - Pausuko bestak ongixko - Organo kontzertua - Bisita gidatuak- Argazki erakusketa - Migratzaileen alde - Herri kirolak - Pilota - Gazte gunea

Abuztuko astearteak

Abuztuko astearteetan honako kontzertuak izanen ditugu herriko plazan: 8an Leize taldearena, 15ean Los Chuchos-ena, 22an Alaiak taldearena eta 29an, Brililiak taldearena. Urririk.

Pausuko bestak ongixko

Uztailaren 20tik 23ra ospatu dituzte pausuarrek aurtengo bestak, eta nola gainera! Adin guztietako urruñarrak eta auzo herrietakoak hurbildu dira Pausura eta umore onez gozatu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016