Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Iparra-Hegoaren asteburu handia
Martxoaren 27an hasi zen Iparra-Hegoa elkarteak urtero antolatzen duen kultur astea, ordutik egunero izan dira ekitaldi franko. Hona hemen ostegunetik igandera izanen diren ekitaldien egitaraua. Martxoaren 30ean, osteguna, Etxepare Lizeoko ikasleek CAF enpresa bisitatuko dute. Bertsu eta kantu poteoa (19:30), Amets Arzalluz, Maddalen Arzallus eta Iker Zubeldia bertsulariekin, Kuxkuxtu txarangak animatuko du. Martxoaren 31n, ostirala...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Iparra-Hegoaren kultur astearen egitaraua
26. aldiz, zenbait urruñar eta goierritarren arteko adiskidetasunetik sortutako Iparra-Hegoa elkarteak bere kultur astea prestatu du. Martxoaren 27an hasiko da eta apirilaren 2an bukatuko. Egitaraua: hilaren 27an, astelehenarekin: Urruñako ikastolako haurrak Seguran izanen dira bertako eskolako haurrekin batera zenbait ekitaldi, bisita eta harreman eginez. Mintzaldia (19:00) "Harresia Bidasoan". Hilaren 28an, asteartearekin:...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
"Bizi Filmak" Itsas Mendi zineman
Etxepare lizeoak eta Iparra-Hegoak Bizi Filmak izeneko euskarazko filmen emanaldia antolatu dute hilaren 17 eta 18rako, Itsas Mendi zineman. Martxoaren 17an, ostiralarekin (19:00), honako dokumentalak emanen dituzte: "400 ordu", "Seaska, ikastolaz haratago" eta "Irlak" eta segidan honako film laburrak: "Azken emanaldia", "Eskeip-Geim" eta "Ainarak". Sartzea urririk. Martxoaren 18an,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Beltzenia sagarnoa prest
Manuel Garmendia, Beltzenia baserriko nagusiak erran digunez, aurtengo sagarnoa kalitate handikoa da, otsailaren bukaeratik prest dago eta salmentarako botoiletan sarturik. Beltzenia sagarnotegian txotx egiteko edo(ta) botoilak erosteko telefono honetara deitu 06-42-44-53-28
Emazteen eskubideen aldeko ekitaldiak
Emazteen eskubideen aldeko eguna dela eta, zenbait ekitaldi antolatu dira Urruñan. Hilaren 4an...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Errigoraren aurkezpena: zenbait ekoizpen Berttolin erakusgai
Hilaren 24an, ostiralarekin, Errigoraren aurtengo aurkezpena izan zen Berttoli elkartean. Horretarako Nafarroako Uhartetik etorria zen Xanti Kiroga ordezkariak azalpen zabalak eman zituen bertara hurbildu jende eta kazetarien aitzinean. Elkarte honek Nafarroako Erriberako eta erdialdeko ekoizpenak saltzen ditu Euskal Herri osoan barna, prezio onean, bitartekaririk gabe eta euskaraz etiketaturik. Laborari...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Zanpantzarren auzia
Pasa den asteko larunbatean kaskarotak ibili ziren etxez etxe, jadanik ihauteria gure artean dela aldarrikatuz. Hilaren 25ean, larunbatarekin, joaldunak, kaskarotak, hartza, kattalingorriak, zirtzilak eta gainerako pertsonaiak herri guneko karriketan barna ibiliko dira. Karrikaz karrikako desfilea hasiko da (16:30). Ondotik, plazan, Zanpantzarren auzia, su errituala eta mutxikoak. Antolatzailea: Hazia elkartea.
Zanpantzarren auzia bukatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016