Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a

Pilota - E.H. mus txapelketa - Urruña aldizkariaren - Loraldiberri - Seaskaren egutegia - Herriko Etxearen logotipoa

Urruñako pilotariak txapeldun

Abenduaren 11n jokatu zen Iparraldeko Esku Huskako Pilota Txapelketaren lehen mailako finala Irisarrin. Bixente Bideondo eta Iñaki Etxegoin urruñarrak Agirre eta Benesseren aurka ari izan ziren eta urruñarrek zuten irabazi 40/24 emaitzarekin. Beraz, Urruñan baditugu txapeldun berriak. Zorionak Urruñarrak Pilota elkarteari eta bereziki Bixente eta Iñakiri. Aupa euskal pilotariak!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Euskal Herriko mus txapelketa - Sustrai Colina laugarren - Txomin Poveda sariztatua - Ikastolen alde - Larrun zuhaitzak - Pilota

Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketa

Hilaren 14an, larunbatarekin, Urruñako bigarren kanporaketa izanen da, Berttoli elkartean (16:00). Lehen kanporaketa abenduaren 16an egin zuten Pausuko Xaia ostatuan. Izenak emaiteko: 06-37-01-52-47 (Xerar). Informazio gehiago: www.ehmus.eus.

Sustrai Colina laugarren

Abenduaren 18an, igandearekin, Euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

Urruñako Antzerki eskola - Olentzero eta Eguberri - Urtats gau goxoa Xaian - Komiki ederra Gau Beltzaz - Pilota

Urruñako Antzerki eskolaren ipuin berria

Abenduaren 4an, Urruñako elizaren aitzinean, arrakasta handiz egin zen Loraldiberri Liburu eta Disko Azokan, aurkeztu zuen Urruñako Antzerki eskolak bere azken ipuina: "Elenak badu anaia"izenekoa. Bilduma honetan, jadanik plazaratu duten hirugarrena. Egilea Ixabel Etxeberria dugu eta marrazkilaria Garbiñe Ubeda. Zinez ipuin ederra! Ipuin hauek diru iturri gisa egiten dute, herriko antzerki eskola lagundu nahian....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a

Olentzero - Olentzerori buruzko hitzaldia - Antzerki eskola - Sustrai Colina finalerako - Inkesta kultur proiekturako Pilota

Olentzero heldu zaiku

Jakin dugunez, Olentzero bere astoa prestatzen ari da Euskal Herriko haur (eta heldu) guztiak opariz hornitzeko. Betebehar horretan, astoaz gain, Mari Domingi ukanen du lagun. Urruñara ere etorriko zaigu. Hilaren 16an, ostiralarekin (10:00), Ikastola bisitatuko du eta goiz-goizetik plazan ere ibiliko da haurrak agurtzen. Olentzero gure-gurea da, Bizarxuri ez bezala. Gainera, Olentzero euskalduna da, euskaraz bizi den (edo bizi nahi duen) herri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a

Urruña aldizkaria - Edurne Alegria irabazle - Loraldiberri Azoka - Errefuxiatuen krisia - Haizea dator... bertsu saioa

Urruña aldizkariaren 4. zenbakia

Hilaren 4an, eliza aitzinean izan zen Loraldiberri liburu eta disko azokan, Urrunaga elkartekoek Urruña aldizkariaren laugarren zenbakiaren aurkezpena egin zuten. Oraingo hau itxuraz aldatuta etorri zaigu, beti bezain aberatsa, baina beste itxura seriosago eta modernoago batez jantzirik. Horretan Maitena Urmeneta Koxkor izan da bidegile. Azala ere, aldatua etorri zaigu, KatukiSaguyaki elkarteak egina, hau da, Mikel eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a

Ekilore disko berria - Liburu-disko azoka - Urtats afaria - Kultura galdegitegia - Pilota

Ekilore taldearen diskoa salgai

Xerar Urrutia Jorajuria, Garazi Cristobal Azkarate eta Dabid Gutierrez Lertxundi dira Ekilore taldea osatzen dutenak eta berriki lehen diskoa plazaratu dute. Xano Haltzueten estudioan grabatua da, zortzi kantu ditu bere baitan: Gerla galduaren oihua, Egia garestia dala, Jainkosa galduari, Oihane, Hegoa, Arrano Beltzaren itzulera, Oroitzen naiz eta Hautuaren tenorea izenekoak. Gehien-gehienak Xerar Urrutiak idatziak eta musikatuak dira....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016