Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a

Niko Etxart - Mutxikoak - Urruña Kantuz - Xerar Urruti olerkien xokoa - Hariztu berrian Erentzu mendian - Pilota

Niko Etxarten afari-kontzertua

Ekainaren 3an, ostiralarekin, Niko Etxart kantari xiberotarraren afari-kontzertua izanen da Pausuko Xaia ostatuan. Niko Etxartekin batera Robert Larrandabürük eta Dominika Eiheraberrik ere kantatuko dute. Aperitifa (19:30) eta afaria (20:00). Antolatzailea: Bakalau elkartea. Erreserba egiteko: 05-47-75-07-02.

Mutxikoak, berriz ere

Hilero, azken larunbatean, goiz aldean, mutxikoak izaten dira herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a

Pilota - Selauru elkartearen erakusketa - Bidasoan Euskaraz-en zenbaki saridunak - Merkatuak - Agur eta ohore!

Pausuko pala txapelketaren finala

Pausun, Bidasoan Euskaraz kultur ekitaldiaren barruan urtero egiten den pala txapelketaren aurtengo finala hilaren 7an jokatu zuten, Filipe Aramendi herriko auzapezak, Annie Poveda eta Rafu Ruiz de Alda hautetsiek garai-sariak eman zizkieten. Lehen mailako txapeldunak Marielle Irazu eta Antton Lizardi izan ziren, txapeldunordeak: Bastien eta Vianney Roart anaiak. Bigarren mailan txapeldunak, Ander Zubiri eta Jimmy Martin izan ziren eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a

Kantutegia - Niko Etxarten afari-kontzertua - Bidasoaren ibilaldia - Urruña aldizkaria - Pilota

Kantutegi berria

Jadanik, Euskal Herria Kantuz izeneko kantutegiaren 12. edizioa plazaratu dute, osora, hamabi edizioekin, zazpi mila liburuxka inguru zabaldu dituzte Euskal Herriko bazter guztietan barna. Ziburuko Euskal Kolegioa, Urruñako Ikastola eta Goierriko ikastolen artean sortua da, Ipar-Hegoa herri ekimenaren barruan. Kuxkuxtu txaranga eta Xaia ostatua izaten dira zabaltzaile nagusiak. Oraingo kantutegi berriaren barruan 131 abesti aurki daitezke, euskaraz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a

Bidasoan euskaraz - "Hipotesi demokratikoa" - "Itsasoiko" - Organo kontzertua - Euskara kurtsoak - Pilota - Migratzaile xerkatzen

Bidasoan Euskaraz

Aste honetako 5etik 7ra, aurtengo "Bidasoan Euskaraz" izeneko kultur ekitaldia izanen da, Pausuko Bakalau elkarteak antolaturik. Maiatzaren 5ean, ostegunarekin, Talo Besta izanen da Xaia ostatuan (19:00-22:00). Musika Di Bull-en kontura. Maiatzaren 6an, ostiralarekin, kantu afaria Kuxkuxtu txarangak animaturik, (19:30) aperitifa eta (20:00) afaria. Maiatzaren 7an, igandearekin, pilota partidak (10:00) eta ondoren, aperitifa eta herri bazkaria Xaia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a

Abadiako Adierazpena - Bidasoan Euskaraz - Pilota - Knatu afaria - Odei Barroso disko berria - E. Herrian Organoak kantuz

Abadiako Adierazpena

Apirilaren 15ean, larunbatarekin, Aberri Egunaren bezperan, Euskal Herriak Batera herri ekimenak ekitaldia antolatu zuen Urruñako Herriko Etxeko aretoan, eta bertara, gonbidaturik, hurbildu ziren Euskal Herri osoko politikari, sindikalista, artista, idazle, bertsulari... eta gainerakoak. Filipe Aramendik harrena egin zien, eta ondoren, antolatzaileek Antton Abadia izan zenaren lehen lore jokoak oroitarazi zituzten, toki berean aurkeztu baitziren....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a

"Guk Kantuz" afaria - Aberri Eguneko ekitaldia herrian - Urruña aldizkaria Sarako Biltzarrean salgai - Herriko olerkariak Hatsaren Poesian

"Guk Kantuz" afaria Xaian

Apirilaren 23an, larunbatarekin, Guk Taldearen kantuak berriz entzuteko aukera paregabea ukanen dugu, Pausuko Xaia ostatuan, aperitifa (19:30) eta afaria (20:00). Tarteka, hainbat kantarik Guk taldearen abestiak kantatuko dituzte, afaltiarrekin batera. Guk taldeko partaide izan ziren batzuk bertan izanen dira. Erreserba egiteko: 05-47-75-07-02

Aberri Eguneko ekitaldia herrian

Aurten, 90 urte bete izan dira,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016