Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a

Jon Galdosen margolanak - Daniela Albizuren omenaldia - "Egon edo ez egon" - "Haizea dator" - Euskal prentsa - EH mus txapelketa - Urrunaga - Olerki liburua-

Jon Galdosen margolanak.

Pausuko Xaia ostatuko murruetan Jon Galdosen margolan ederrak erakusgai eta salgai daude. Margolariak euskal naturarekin eta mitologiarekin loturik diren gaiak eta elementuak agertzen ditu bere lanetan. Margolan ederrak, zinez!

Daniela Albizuren omenaldia.

Posta gelan Iparraldeko Emazteei buruzko erakusketa zabalduko da martxoaren 4tik aitzina. Egun eta toki berean, omenaldia eginen zaio Daniela Albizu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a

Urruñan Bizi - Daniela Albizu gogoan - Bertsu saioa - Ikastola - Mutxikoak - Adindunen ateraldia - Bidasoan euskaraz

"Urruñan Bizi", berriz gure artean

Zabaldua da jadanik "Urruñan Bizi" herri aldizkariaren 69. zenbakia. Hau dugu neguari dagokiona. Aldizkaria bermoldatua etorri zaigu eta bost ataletan banatuta: 1. Herrian zehar,2. Dosierrak, 3. Berriak, 4. Zuek duzue hitza! eta 5. Kultura. Aipatu beharra dago informazio zabala dagoela, eta baita artikulu biziki interesgarriak ere. Aldizkaria oraingo honetan ez da guztiz elebiduna, baina saiatu dira euskarari tarte zabalak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a

Xaia kultur egutegia - Ihauteriak - Uhaute gaualdia - Laborarien ekoizpenak - Pilota -Urruña Bizi - Euskal literatura

Kultur egutegi berria Xaia ostatuan

Xaia ostatua kudeatzen duen Bakalau elkarteak, ekain arterako kultur egutegia jakinarazi digu. Horra: martxoaren 4an, ostiralarekin, afari-kontzertua Joseba Tapiarekin, "Egon edo ez egon" izeneko saioa. Martxoaren 18an, ostiralarekin, bertsu saioa Korrika Kulturalaren barruan, Odei Barroso etaMiren Artetxe bertsulariekin. Apirilaren 23an, larunbatarekin (20:00), Guk Kantuz afaria, Guk taldearen kantuak entzuteko aukera paregabea. Eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a

Zanpantzar - Kaskarotak - Santa Agate - Bertsu eskola - Sagartzea elkartea Pilota

Zanpantzar

Euskal Herri osoa ihaute erritoetan sarturik dugu. Neguaren eta udaberriaren arteko borrokak aitzina jarraitzen du eta ez da bukatuko udaberriko ekinokzioa etorri arte. Pasa den astean kaskarotak ibili ziren herrian, etxez etxe, kanta-kantari eta dantza-dantzari; orain Zanpantzarren tenorea dugu. Hori dela eta, hilaren 12an, larunbatarekin (16:30), Lapurdiko ihauteko pertsonaiak: kaskarotak, zirtzilak, hartza, kattalingorriak, akerra... herrian barna ibiliko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a

Kaxkarotak - Tipularen seaska kanta - Oihartzun elkarrizketa - Erakusketa - Mus - Abesti berriak

Kaskarotak etxez etxe

Urtero bezala, aurten ere, hilaren 5ean, larunbatarekin, kaskarotak eta zirtzilak herriko etxez etxe ibiliko dira kantuz eta dantzaz. Itzarri berria den hartza ere haiekin batera ibiliko da orroka. Ihauteriko errito hau oso zabalduta dago Lapurdiko herrietan, neguaren eta udaberriaren arteko borroka idurikatzen du. Zirtzilak neguko indarrak ditugu eta kaskarotak berriz udaberria iratzartzen digutenak. Hazia elkarteak antolatzen du urte oroz....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a

Sagardoa prest - Euskarazko paisaia - Herriko Etxeko ordutegia - Lur Soinu - Mus - Teilatu-Baita

Sagarno berria prest

Aurten Euskal Herri osoan sagar urtea izan dela diote, hori dela eta sagarno anitz egin dute. Sagarnogileak, beraz, pozik dira. Jadanik sagarnotegi guztietan sagarno berria prest dute guk dasta dezagun. Urruñako Beltzenian ere sagarno berria gure zain dago. Denen osagarri!Erreserbak egiteko: 06-42-44-53-28 edo info@sagardoa.eus.

Euskarazko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016