Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a
Herriko merkatua larunbatero
Larunbatero, goizez, herriko merkatua izaten da herriko plazan. Bertan erakusgai eta salgai izaten dira gure laborarien ekoizpenak: barazkiak, gasnak, fruituak...Iduriz, udaren etorrerarekin batera indartzen ari zaigu.
Jon Galdosen erakusketa iraunkorra
Xaia ostatuko hormetan zintzilik, erakusgai eta salgai, dira Jon Galdosen margolan eder magikoak. Euskal natura eta euskal mitologia...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a
Leon Dongaitz pala txapelketa aitzina!
Apirilaren 29an izan zen lehen partida eta orduz geroztik egunero, arrats aldean, partida bat jokatzen dute. Agorrilaren 5ean, larunbatarekin, finalak egiteko asmoa dute. 65 bikote osora, neskak eta mutilak, hiru mailatan banaturik. Ekainean zehar ere, partida bikainak ikusteko aukera ukanen dugu.
Iparra-Hegoaren pregoia Segurako bestetan
Ekainaren 23an, ostegunarekin, eta Donibane Besten...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Ekhi Besta
Hilaren 24an (17:00), udako solstizioaren kari, urtero bezala, herriko pilota-plazan izanen da herriko ikastolako Euskaraz Bizi guraso taldeak antolaturiko besta. Krakada, sua, kantak eta dantzak. Iduzki begia zeruan, sorginak dantzan Urruñan.
Bidasoa ibaia garbi
Birziklatu elkarteak eta Lesaka, Bera, Biriatu, Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribiko Herriko Etxeek "Bidasoa ibaia garbi" izeneko ekimena aurkeztu zuten...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Urruña aldizkariaren 3. zenbakia
Jadanik salgai da Urruña aldizkariaren 3. zenbakia ohiko denda eta ostatuetan: Dongaitz trinketean, Tabako bulegoan, Aldako burdindendan, Urrutia harategian, Xaia ostatuan, Turismo bulegoan... eta abar. 172 orrialde koloreetan Urruñari eskainiak eta urruñarrek eginak. Herrian ezagunak diren pertsonen kolaborazioak irakurtzen ahal dira: Xerar Urrutia, Ixabel Etxeberria, Ioritz Larraza, Odei Barroso, Haizpea Abrisketa, Ttotte...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Herriko errugbilari gazteak txapeldun
Maiatzaren 28an, larunbatarekin, Urruñarrak errugbi taldeko gazte mailako (19-20 urtekoak) jokalariek partida irabazi zuten (20-12) Gironda departamenduko Langon herrian, Moneingo taldearen aurka, Akitania Berriko txapeldun bilakatuz. Zorionak urruñar errugbilari gazteei!
Mus Txapelketa pilota-plazan
Hilaren 11n, larunbatarekin, (14:00) mus txapelketa ederra izanen da herriko pilota-plazan,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
"Hipotesi demokratikoa" dokumentala
"Hipotesi demokratikoa, euskal istorio bat" da Thomas Lacoste Bordeleko zinegilearen filmaren izen osoa. Dokumental honetan Euskal Herriak Frantzia eta Espainiarekin duen auzi historikoa aurkezten saiatu da, baita borroka armatuaren bideak eta arrazoiak ere. Arrakasta handia ukan du Iparraldeko zinemetan, Hegoaldean eta Katalunian emateko asmoa dute. Urruñako Itsas Mendi zineman...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016