Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a
"Bidasoan Euskaraz" Pausun
Urtero, Pausuko Bakalau elkarteak "Bidasoan Euskaraz" izeneko kultur ekimena antolatzen du.Aurtengoa maiatzaren 4tik 7ra izanen da. Hona hemen egitaraua: maiatzaren 4an, ostegunarekin, Bidasoa Oinez, ibaiaren inguruko ibilaldia. Abiatzea Xaian (09:00). Ondoren xingar eta arroltze. Arratsean (19:00-22:00) Talo Besta animatua DJ Oscar Ciarekin. Maiatzaren 5ean, ostiralarekin, Kantu afaria Kuxkuxtu taldearekin (20:00). Sagarnotegiko...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a
Aberri Eguna kantuz
Hilaren 8an, larunbatarekin, Aberri Egunaren bezperan, hamar bat lagun bildu ziren eliza aitzinean den haritzaren gerizpean, adar batzuetatik zintzilik euskal ikurrina ezarri zuten eta kantari ari izan ziren euskaldunen egun handia ospatu nahian. Lehenik, "Gernikako Arbola" euskaldunen herri himnoa kantatu zuten, horren ondotik "Txoriak txori"...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Jon Galdosen erakusketa berritua
Jon Galdos margolariak erakusketa iraunkorra izaten du Xaia ostatuko hormetan. Margolari berezia da, bere lanak euskaldun zaharren gizarte naturalista-animistan oinarritzen baitira. Horrela izaki, anitzetan euskal mitologiaren pertsonaiak eta elementuak lantzen ditu, trebezia eta sentsibilitate handiz. Euskal paisaia animatuak, euskal sinbologia, Aiako Harria magiko bezain miresgarria..., horrelako gaiak agerian ezartzen dizkigu, behin...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 06a
Erakusketa Posta gelan
Jatorriz amerikarra da Christina Manolagas margolaria eta artista plastikoa. Berreskuratu materiala baliatzen du. Molde horretan, baztertuak izan diren objektuei nortasun berri bat eskaintzen die. Artistak hiru asteko egonaldia eginen du Posta gelan. Bere lana aurkezten hasi zen martxoaren 8an eta apirilaren 15ean bukatuko du. Erakusketaren izena: "Emazteen egunkariak". Sartzea urririk. Turismo bulegoaren ordutegian idekia....
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Iparra-Hegoaren asteburu handia
Martxoaren 27an hasi zen Iparra-Hegoa elkarteak urtero antolatzen duen kultur astea, ordutik egunero izan dira ekitaldi franko. Hona hemen ostegunetik igandera izanen diren ekitaldien egitaraua. Martxoaren 30ean, osteguna, Etxepare Lizeoko ikasleek CAF enpresa bisitatuko dute. Bertsu eta kantu poteoa (19:30), Amets Arzalluz, Maddalen Arzallus eta Iker Zubeldia bertsulariekin, Kuxkuxtu txarangak animatuko du. Martxoaren 31n, ostirala...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Iparra-Hegoaren kultur astearen egitaraua
26. aldiz, zenbait urruñar eta goierritarren arteko adiskidetasunetik sortutako Iparra-Hegoa elkarteak bere kultur astea prestatu du. Martxoaren 27an hasiko da eta apirilaren 2an bukatuko. Egitaraua: hilaren 27an, astelehenarekin: Urruñako ikastolako haurrak Seguran izanen dira bertako eskolako haurrekin batera zenbait ekitaldi, bisita eta harreman eginez. Mintzaldia (19:00) "Harresia Bidasoan". Hilaren 28an, asteartearekin:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016