Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

Iban Perret musikariaren proiektua - "Mugako bidea" proiektua - Gau Beltzean suaren dantza- Euskararen Urtaroa - Intzura irlari buruz liburua - Loraldiberri - Pilota

Iban Perret musikariaren proiektua

Iban Perret Haltzuet "Ibantuta" gazte urruñar musikaria eta musikazale handia dugu. Uda izeneko harizko edo sokadun musika-tresnaz maiteminduta Ekialde Hurbilera joan zen 2012. urtean eta han bost urte eman zituen instrumentu hori ikasten. Gerora, bidaia bat egin du uda instrumentua zabalduta dagoen hamabi herritan barna, berak "Zetaren Bidea" deitu duen proiektua gauzatu nahian. Arabiar kulturako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a

Urruñan Bizi aldizkaria - Tripotx afaria - Bidasoa 2018-2023 - Garbardina antzerkia - TxikiLinux - Alokairuen prezioa - Amets Yoseikan eskola - Hegaztin behaketa - Pilota

Urruñan Bizi aldizkaria

Jadanik plazaratzen ari dira Herriko Etxeak argitaratu Urruñan Bizi aldizkariaren udazkeneko zenbakia. Informazio guztia euskaraz eta erdaraz, modu atsegin eta goxoan. Honako artikuluak irakur daitezke: auzapezaren mezua, Leon Marin auzapez ohi zenduaren oroitzapenezko kontakizuna, aitzinkontuaren zehaztapena, biztanle kontaketa berria, obrak eta berriketak, etxebizitzen afera, proiektu berriak, euskararen tokia herrian, emazteen egoera,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a

Gau beltza - Tripotx jatea - Mintzalagunak - Mutxikoak - Palestinaren aldeko elkartasuna - Kirolak Zokoako elkartearen eskutik - Pilota

Gau Beltza

Hilaren 31n, asteartearekin, Euskal Herri osoan ospatzen zen Gau Beltza izeneko ekitaldia antolatuko da berriz ere Urruñan. Antolatzaileak: Berttoli elkartea, Airoski dantza taldea, Hazia kultur elkartea, Gazte Asanblada eta Besta Komitea dira, Herriko Etxearen laguntzaz. Egitaraua: (17.00-19:00) pilota-plazan, makilajea, ipuinak, krakada eta abar, (19:00) desfilea herriko karriketan barna, herriko plazatik abiatuz. Plazara iristean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

"Onbuaren Itzala" proiektua - Gau Beltza - Luke Thompson-en erakusketa - Emeki jardunaldia - Zikiroa - Sorgin Ihizia - Pilota - Adindunen ekitaldiak

"Onbuaren Itzala" proiektua

Ostegun honetan, "Onbuaren Itzala" film-proiektuaren aurkezpena izanen da Posta gelan, urririk. Zizurkilgo Pello Mari Otaño bertsulari-olerkari ospetsuaren bizitzari eta obrari buruzkoa den "Onbuaren Itzala" filma bideratzeko, Auzolanaren bidea hartu du Patxi Biskert aktore eta zuzendariak, proiekturako finantzamendu iturriak aurkitu ahal izateko. Gaualdi berezi batean egitasmoa aurkeztuko digu.

Gau...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Oraina taldearen diskoa - Zoin toki euskararentzat Urruñan? - "Onbuaren Itzala" filma - Klima astea - Antzerki eskola - Kontzertua - Pilota - Adindunen ekitaldia

Oraina taldearen diskoa

Berriki Oraina taldeak bere diskoa grabatu du Urruñan, Xanoren estudioan eta jadanik plataformetan, sare sozialetan, zabaltzen ari da. Aipatu taldea Xano urruñarrak eta Xabi Albistur donibandarrak osatzen dute. Disko honetan baladak aurkeztu dituzte gitarraz eta bozez emanik. Hiru kantu hauek ditugu diskoan: Larrun, Menacant eta Les Oies et moi izenekoak. Zorte on talde berriari!


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a

Urruñar hautetsi eta herritarrak Seguran - Petti eta Jaken kontzertua - Maitasun Urratsa - Udazkeneko ekitaldia Xaian- Gudarien Eguna - Zikiroa - Euskal Kantu - E.H. Kopa lasterketa - Pilota

Urruñar hautetsi eta herritarrak Seguran

Hilaren 30ean, larunbatarekin. Urruñako auzapeza, hautetsiak eta herritarrak Gipuzkoako Segura herrian izan ziren hango auzapez andere, hautetsi eta herritarrekin egun-pasa ederra egiten. Hau da lehen harreman ofiziala bi herrien artean, Urruña eta Seguraren arteko birazkatzea prestatzeko. Urte luzetan ibili dira urruñarrak eta segurarrak elkarrekin Euskal Herri osoan horren ospetsua den Iparra-Hegoa kultur ekitaldia...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016