Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 27a
Talo Besta ostegun arratsetan
Ostegunero, arratsean, Talo Besta alaia izaten da Pausuko Xaia ostatuan, DJ Oscar Ciak animaturik. Jende anitz hurbiltzen da eta momentu goxoak pasatzeko aukera ezin hobea izaten da.
Inpakt argazki topaketak.
Ekainaren 23tik eta abuztuaren 31 arte, zabalik izanen da Posta gelan, Inpakt izeneko argazki erakusketa. Kultur ekintza engaiatu honek gizakiak ingurumenean eta gizartean...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Pausuko Bestak
Aurten, uztailaren 20tik 23ra izanen dira. Hilaren 20an, ostegunarekin, mus txapelketa Xaia ostatuan (19:00) eta Kantauri urruñar abesbatzaren kontzertua Pausuko elizan, urririk (21:00). Hilaren 21ean, ostiralarekin, besten idekitze ofiziala herriko Filipe Aramendi jaun auzapezarekin. Bidasoako joaldunak karrikaz karrika ibiliko dira. Horren ondotik, pintxo potea Zarpai Bandak animaturik. Alaiak taldearen kontzertua (21:30) eta DJ RAF-en animazioa...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Tourra herrian barna
Uztailaren 3an, astelehenarekin, Tourra, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa zeharkatu ondotik, Lapurdira sartu zen eta Urruñatik ere pasatu. Bide bazterrak zaleez beteta izan ziren eta euskal ikurrina nonahi ikus zitekeen. Errugbi-zelaian sekulako ikurrin erraldoia ezarri zuten. Kirol eta ikurrin besta ederra izan zela erraiten ahal dugu.
Euskararen erabilera bideratzeko plangintza
Hizkuntz aniztasuna...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Giro ezin hobea larunbat goizez
Ekainaren 24an, biziki giro ederra izan zen herriko plazan eta jende anitz hurbildu zen bertara. Alde batetik, Maite ostatuan izan zen argazki erakusketan parte hartzen duten argazkilarien prentsa-aitzinekoa, bestaldetik mutxikoak eta Hazia elkarteak antolatu moleta lehiaketa. Hori guztia dela eta, herritar anitz hurbildu ziren plazara larunbat goiz goxoa pasatzeko asmoz. Hor izan ziren...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Xerar eta Dabid kantuz
Hilaren 21ean, udaburuarekin eta Musika Egunarekin batera, baziren zenbait kontzertu prestatuak herriko plaza animatzeko. Tamalez, euri zaparradak eguna zapuztu zuen, eta den-dena bertan behera gelditu zen. Beharrik hor ziren Xerar Urrutia eta Dabid Gutierrez-Lertxundi kantari urruñarrak eskuan gitarra harturik. 17:00etatik 20:30etara kantuz ari izan ziren herriko bazterrak animatzen, Dongaitz, Maite eta Plaza ostatuetan abestuz. Lehen kantua,...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Ekhi Besta pilota-plazan
Hilaren 23an, ostiralarekin (17:00), udako solstizioaren kari, urtero bezala, pilota-plazan izanen da herriko ikastolaren "Euskaraz Bizi" guraso taldeak antolatu besta. Krakada partekatua, sua, kantak eta dantzak, su-meta eta Jondoni Johane dantza bere inguruan (18:30). Eguzki begia zeruan, zeru gaina ukituz, sorginak dantzan eta ikastolako haurrak pozik eta uros. Udaburu besta ederra, zinez!
Bisita gidatuak herrian...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016