Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Antzerki Eskolaren ipuinak salgai
Urruñako Antzerki Eskola, bere jarduera sosaz laguntzeko, haurrendako hainbat ipuin plazaratzen ari da. Jadanik bi atera dituzte: "Urtaroak" eta "Bi etxe, maitasun bera" izenekoak. Iduri ederrez hornituak dira. Salgai dira Leclerc-eko kultur gunean, Urruñako Antzerki Eskolaren lokalean eta uantzerkieskola@gmail.com delako helbide elektronikoan. Aukera ona gure haurrei opari polita egiteko.
Ur goiena, ur...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Olentzerori gutuna
Joan den astean, Urruñako haurrek gutuna igorri zioten Olentzerori. Hilaren 16an, ostegunarekin, ikastolako ttipiek Herriko Etxeko gutun-ontzian haien eskutitzak sartu zituzten. Gero goiko argazki polita egin zieten oroitzapen gisa. Orain Olentzeroren zain egon behar.
Olentzero herrian...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Karriketan kantuz.
Hilaren 11n, larunbatarekin, herriko karriketan barna ibili ziren Hazia eta Gaztetxekoak kantuz eta umore onez. Eguberri giroan bete-betean eta Olentzerori deika.
Olentzero laster Urruñan
Jakin dugunez, Olentzero jadanik abiatu da Xiberoko mendi elurtuetatik eta Lapurdiko itsas-hegiko herrietara heldu da. Bere astoa opariz betea omen dakar, gibeletik doa Mari Domingi laguntzaile gisa....
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Urruña aldizkariaren 2. zenbakia
Azaroaren erdian plazaratu zuen Urrunaga elkarteak Urruña aldizkariaren bigarren zenbakia. Haien asmoa da urtean bitan, maiatzean eta azaroan, zenbaki bana plazaratzea. Bigarren zenbaki hau lehena bezain ederra eta aberatsa da, kolorez egina. Osora 166 orrialde, gehiena euskaraz, Urruñaz edo urruñarrek eginak. Urruñan ezagunak diren izenak ikusten ahal dira artikuluen izenpeetan: Xerar Urrutia, Ixabel Etxeberria, Joritz Larraza,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Xanpol Urrutia ezaguna da Urruñan, herriko harakin fina delako, eta baita ere mendizale amorratua delako. Euskal Herriko mendiak maiz korritzen ditu, Iparraldean zein Hegoaldean. Jaz Kilimanjaron, Afrikan zehar, ibili zen eta aurten, berriz, Himalaian barna, sei mila metroko mendi gailurretara igoz. Laster gurekin izanen dugulakoan, lerro hauetatik agur beroa igortzen diogu.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Hilaren 24an, asteazkenarekin eta Euskal Elkargoak antolatu 100 ekimenen barruan, "Latsagietako Eleak" ipuin kontaketa izan zen Lokala elkartean, Joseba Martin Aialak kontaturik 10 urtetik goitikoendako. Bost istorio ziren, eta aldi bakoitzeko, emazte bat zen protagonista.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016