Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Kuxkuxtu txaranga Urdin Irratian
Urte berriarekin batera, Xexili Foix irrati-andere ospetsuaren eskutik, biziki irratsaio ederra grabatu zioten Kuxkuxtu txarangari Urdin Irratiaren estudioan: hitz eta kantu. "Isil-isilik" kantua entzun nahi izanez gero: https://dai.ly/x8r3a8q.
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Idazle urruñarren harrobia
2021eko maiatzean, Urrunaga kultur elkarteak "Urruña" aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu zuen, jadanik bosgarrena da salgai. Haien xedea urruñar-zaletasuna eta euskaltzaletasuna bultzatzea zen, euskarari lehentasuna emanez. Sortuz geroztik, aldizkaria herriko idazle anitzen harrobi emankorra bilakatu dela erran behar dugu, asko eta asko baitira beren artikuluak eta kolaborazioak aipatu aldizkarian plazaratzen dituztenak....
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Jadanik urte berrian barna
Urte zaharra jadanik joana da, bere argi eta ilun guztiekin, eta urte berriaren bideetatik barna abiatuak gira. Ez dakigu zer izanen dugun gure zain, ustekabean etorriko zaigu dena, baina lerro hauetatik urteberri on eta goxoa eskaini nahi diegu urruñar guztiei.
Eguberriko merkatu arrakastatsua
Arrakasta handiz pasatu da herriko plazan kokatu zuten aurtengo Eguberri merkatua. Baziren era guztietako...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Olentzero heldu zaiku
Aurten, urtero bezala, pausatua da Olentzerorendako gutun-ontzia Herriko Etxeko arkupeetan. Oraindik ez badiozu eskaerarik igorri, azken egun hauetan aukera izanen duzu. Hilaren 14an, ostegunarekin, Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Anuntxi Aranak "Olentzeroren tradizioa eta funtzioa" izeneko mintzaldia eman zuen Posta Gelan. Biziki ekitaldi ederra izan zen. Hilaren 15ean, ostiralarekin, goizez, herriko haur guztiak plazan elkartu ziren...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Loraldiberri arrakasta handiz
Hilaren 3an, igandearekin, Urrunaga eta Berttoli elkarteek antolatu Loraldiberri euskal liburu eta disko azokaren bigarren edizioa izan zen herrian, arrakasta handiz gainera. Denbora txarra zela eta, kokagunea herriko plazatik Iturbidea kiroldegira aldatu behar izan bazuten ere, herritarrak aipatu kiroldegira hurbildu ziren liburu eta diskoak ikustera eta erostera. Herritar askok Olentzeroetarako opariak erosteko baliatu zuten eguna....
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Segurako hautetsi eta herritarrak Urruñan
Azaroaren 25ean, larunbatean, Urruñan izan ziren Segurako auzapez anderea, hautetsiak eta elkarteetako ordezkariak, irailaren 30ean, urruñarrek Gipuzkoako aipatu herrira egindako bisita itzuliz. Hau da bigarren urrats ofiziala Segura eta Urruñaren arteko birazkatzea prestatzeko. Pausura iritsi ziren eta Xaia ostatuan harrera egin zitzaien. Hortik herriko plazara hurbildu ziren denak eta Joritz Larraza urruñar gida adituak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016