Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 13a

Xabi Tapiaren margolana - Medikuntza narratiboari buruzko tailerra - Gazte Gunearen berri - Kontzertua gaztetxean - Udako animatzaileak behar dira - Baratze-oihanak sortzeko egitasmoak - Erlaitzeko bidea berriz zabalik - Belharra

Xabi Tapiaren margolana

Dongaitz trinketeko sarreran, ate gainean, Xabi Tapia artista urruñarrak, bi argazkietatik abiatuta, egin duen margolan ederra ezarri dute.

Eskuin aldean Leon Dongaitz gaztea agertzen zaigu, eta ezkerraldean pilotaria bera, adinak harturik. Ikustekoa zinez.

Medikuntza narratiboari buruzko tailerra

Urruñako Emazteen Etxeak hitza askatzea, boteretzea eta ahizpatasuna sustatzea xede duen egitaraua landu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a

Kaskarotak herrian barna - Zortziko ikastaroa - Martikorena eta Saiz herrian kantari - Bixikenia zabalik - Haurdunaldirako yoga tailerra - Erlaitzeko bidea hetsirik - Urruñako Mendi taldea - Pilota

Kaskarotak herrian barna

Jadanik euskal ihautea abian da; horren kari, otsailaren 8an larunbatarekin, kaskarotak etxez etxe eta karrikaz karrika ibiliko dira ohiko kantu eta dantzak eskainiz. Kaskarotekin batera hartz adarduna, zirtzilak eta kattalingorriak ere etorriko zaizkigu herriko bazterrak alaitasunez eta kolorez janztera. Herriko plazan 12:00etatik goiti izanen dira, horren ondotik lagunarteko bazkaria eginen dute. Antolatzailea: Hazia euskal kultur elkartea....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 30a

Ttotte Etxebesteren olerki musikatua - Neguko Urruñan Bizi aldizkaria - Mediabask-ek 10 urte bete ditu - Jon Galdosen erakusketa - Sukaldari arduraduna behar da - Emazteen Etxea - Hilobia hartzeko prozedura - Pilota

Ttotte Etxebesteren olerki musikatua

Patxi Saiz kantari zumaiarrak berriki "Kantatzen duen Herria gara" izeneko diskoa plazaratu du, eta diskoan agertzen diren abestien artean, bada bat, Popo izenekoa, Ttotte Etxebeste olerkari eta ekintzaile urruñarraren olerki batetik abiatua dena. Nik dakidala, oraingo hau dugu olerki honi kanturako egiten zaion bigarren aldaera edo bertsioa. 2014an, Xerar Urrutia kantari urruñarrak Zu-Bi izeneko diskoa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Txomin Dhers musikari urruñarra sariztatuta - Urruñatik Lapurdiko mus finalera - Afari-kontzertua Xaian - Urruñarren euskal liburuak 2024an - Laure Zachelloren senarra ez dute askatuko - Lorategi elikatzailea proiektua - Pala txapelketa

Txomin Dhers musikari urruñarra sariztatuta

Aurten, Donibane Lohizuneko musika sariak honako musikariak sariztatu ditu: ohorezko saria Benito Lertxundi kantari eta musikariari emanen diote eta gazte saria Txomin Dhers musikari eta musikagile urruñarrari. Sari banaketa otsailaren 1ean eginen dute (11:30), Peyuko Duhart kultur zentroan. Zorionak Txomin, eta segi aitzina!

Urruñatik Lapurdiko mus finalera

Euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a

Luis Sanchez hirugarren aldiz txapeldun - Pausuko mus kanporaketa - Bertsu bazkaria - Metal Gaua gaztetxean - Hondarkin geldoen lantokia - Biztanle kondaketa - Eski ateraldia

Luis Sanchez hirugarren aldiz txapeldun

Urruñarrak klubeko Luis Sanchez Labat pilotari nafarrak (Esteribar herrikoa) Super Prestige txapelketa irabazi zuen, Peio Larralderen kontra (40-18), urtarrilaren 5ean, Donibane Garaziko Garat trinketean jokatu zuten partidan. Hau da, segidan, txapelketa honetan irabazi duen hirugarren txapela. Luis Sanchez faborito da estatu mailako txapelketarako. Lehiaketa urtarrilaren 6an hasi zen, berriz ere, Garat trinketean. 2023an Luis...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a

Urte Berrian sarturik gira - Urruñako erlezainen deia - Bertsu bazkaria Berttolin - Urruñako ihautearen datak - Urruña, Ziburu eta Goierriko ikastolen zozketa - Erlaitzeko bidea gibelatu beharko - Arku jaurtitze lehiaketa - Pilota

Urte Berrian sarturik gira

Urte Zaharra joan zaigu eta Berria etorri, izan dakigula denoi osasun-ekarle eta zorion-emaile.Urteberri on urruñar guziei!

Urruñako erlezainen deia

Erlezale anitz bizi dira Urruñan eta inguruko herrietan. Bada zenbait urte Urruñako Erlezainak taldean biltzen direla beren esperientziak partekatzeko, izan lorpen izan hutsegite... Tresnak, materiala, gaitzak, harrapariak... Bada zer konda! Berriki, Pello...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016