Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 19a
Txomin Ibarburu oroituz
2023ko abenduaren 10eko gauean, auto istripuz zendu zen Txomin Ibarburu 24 urteko gazte urruñarra oroitu nahian, bere adiskideek, bigarren urtez, omenezko ekitaldiak antolatu zituzten hilaren 14an, larunbatarekin. Goizez errugbi partidak, herri bazkaria eguerdiz, eta larrabehiak arratsaldez. Jende anitz hurbildu zen bai bazkarira eta baita aipatu kirol emankizunetara ere.
Odei Barrosoren disko berria
Odei...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 12a
Beñat Elizondo ostalerra auzitan
Pausuko Xaia ostatuko arduraduna den Beñat Elizondo ostalerra auziperatua izan zen maiatzaren 26an astelehenarekin, Sacem autoreen eskubide erakundeari ez ordaintzeagatik. Milaka euro zor diela diote aipatu elkartekoek. Beñat Elizondok, berriz, garbi utzi die bere ostatuan ez duela nehoiz frantses irratirik piztu, beti Euskal Irratiak edota Euskadi Irratia pizten dituelako euskal musika entzuteko. Artistak babesteko helburuarekin...
Herriz Herri | 2025eko Ekainaren 05a
Elealai jaialdia hurbil dugu
Ekainaren 8an igandearekin, ipuina, dantza eta antzerkiaren bidez euskara indartzeko asmoz,Elealai jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da herrian, Herriko Etxearen laguntzaz. Honako ekitaldiak izanen dira: Dantzalai konpainiak "Fla, fla, fla" izeneko emanaldia eskainiko du 12 hilabetetik goitiko haur ttipientzat aisialdi zentroan. Maialen Alfarok animatutako familiendako "Itsaso Zabalera" izeneko ipuin parte hartzailea,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Armagabetzea Zokoan hasi zen
Apirilaren 15ean, Baionan, Maiatz argitaletxearen egoitzan, Atxik Berrituz giristino elkarteak plazaratu duen "Giristinoak bakegintzaren parte izan gara, baina Elizaren izenean" liburuaren aurkezpena egin zuten. Iduriz, 2014an ETA erakunde armatuak lehen armagabetze saioa Zokoko Apezetxean gauzatu zuen. Hori aditzera eman zuen bertako omoniera den Mikel Epalza apez ospetsuak. Biziki liburu interesgarria, lekukotasun ederra ematen duena,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Elkanori buruzko erakusketa
Duela 500 urte, 1519-1522 urteetan, gipuzkoar batek, Joan Sebastian Elkano itsasgizon getariarrak, lehen mundu-bira egin zuen. Horren kari, Euskal Itsasbazterrak elkarteak eta Elkano Fundazioak, Urruñako Herriko Etxearen laguntzaz, martxoaren 28tik maiatzaren 17ra erakusketa ezarri zuen Postan gelan, publikoari zabalik izan dena. Erakusketa bikaina zinez, beste zenbait herritan ere ikusgai ezartzeko modukoa!
Naturaren...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Pausuko pala txapelketaren finalak
Maiatzaren 4an igandearekin, eta Bidasoan Euskaraz ekimenaren kari, Pausuko pala txapelketaren finalak jokatu zituzten. Hauek dira emaitzak:
Hirugarren mailan, Zubiri eta Sandra 30 À¢'€'" Martin eta Mokorrea 25. Bigarren mailan, Florian eta Baptiste 30 À¢'€'" Lissayov eta Gardos 29. Lehen mailan, Luberriaga anaiak 30 À¢'€'" Zubiri eta Bastien 25.
Euskaraldia Urruñan
Aurtengo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016