Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
"Aldaxka Pozoituak" komikia
Zinez ederra, Aritz Ibarra Agirrezabal arabarrak, Nabarralde argitaletxearen bitartez, eta Martin Ttipiak egin marrazkiekin, plazaratu duen komiki historikoa. Aipatu liburuan, Lehen Gerla Handian Ipar Euskal Herrian gertatu zen tragedia kontatzen du, eta istorioa Urruñan kokatzen da. Horretarako, Eneko Bidegain eta Ibai Telletxea izan ditu laguntzaile eta informazio-iturri. Gerla madarikatu haren egiazko piztaileak, estatuen interes...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a
Lapurdiko mus finala Pausun
Martxoaren 22an larunbatarekin, Euskal Herriko mus txapelketaren kari, Lapurdiko finala jokatu zuten Pausuko Xaia ostatuan. Osora 14 bikotek parte hartu zuten, eta hauek dira apirilaren 5ean, Araban, Zigoitiko Gopegin jokatuko den Euskal Herriko finalerako sailkatu zirenak: argazkian, eskuinetik hasita: Joel Roose eta Catherine Harizkain bikote txapelduna, eta ezkerrean Gigi de Lopetegi eta Hubert Seillan bikote txapeldunordea. Besta polita...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Ibardingo txirrindulari igoera
Apirilaren 6an igandearekin (8:00) txirrindularien krono eskalada izanen da Ibardingo lepoan. Osora 10km eta 445 metro. Aisialdia: 5 euro, kronoa: 14 euro. Izen-emateak: pb-organisation.com.
Iparra-Hegoaren aste bukaera
Aurten, Iparra-Hegoaren aste nagusia hilaren 24tik 30era ospatzen ari dira. Aste bukaera honetan, biziki egitarau aberatsa eskaintzen dute Seguran. Hilaren 28an ostiralarekin,...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a
Iparra-Hegoaren aste nagusia
Aurten Iparra-Hegoaren aste nagusia hilaren 24tik 30era izanen da, eta ohikoa den bezala, Urruñako haurrak hartuko dituzte lehen egunetan, astelehen eta asteartean, hau da, 24an eta 25ean, eta Segurako haurrekin batera zenbait kultur ekitalditan parte hartuko dute. Ostegun eta ostiralean, hau da, hilaren 27an eta 28an, Etxepare lizeoko ikasleak hartuko dituzte, eta Segurako gazteekin batera zenbait kultur ekitalditan parte hartuko dute....
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Euskararen aldeko hamabostaldia
Euskara bultzatzeko Hendaia, Urruña, Ziburu eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeek bat egin dute eta horren kari, sentsibilizazio hamabostaldia antolatu dute lau herrien artean, martxoaren 15etik 30era izanen dena. Askotariko hitzaldiak, tailerrak, formakuntzak eta ikuskizunak eginen dituzte eta bide honetatik, elkarrekin, urrunago joateko asmoa agertu dute. Martxoaren 20an ostegunarekin, Kike Amonarrizen hitzaldia izanen da Herriko...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Xabi Tapiaren erakusketa dela eta
Urtarrilaren 30etik martxoaren 21era zabalik izanen da Posta gelan, Xabi Tapia margolari urruñarraren "Hatz ikusezina" izeneko erakusketa. Ikusteko tenorea: astelehenetik ostiralera (9:00-12:30/14:00-17:30), urririk. Baina nor dugu Xabi Tapia? 40 urteko urruñarra dugu, modu profesionalean, marrazkiak eta margolanak egiten dituena. Parisen bizitzetik itzuli zenean duela sei urte, bide artistiko berriari ekitea deliberatu zuen. Orduz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016