Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a

Ihauteria heldu zaigu - Thierry Truffaut-en mintzaldia - Urruñan Bizi berria - Ikastolaren aldeko jaialdia - Mugaldeko Udalekuan begiraleak behar - Iparra-Hegoa ekimenaren zozketa - Errugbi txapelketa

Ihauteria heldu zaigu ARGAZKIA

Aurtengo ihauteria heldu zaigu herrira. Otsailaren 21ean, larunbatez, ohiko etxez etxekoa izanen da eta kaskarotak, zirtzilak, hartza, kotilungorriak… eta gainerako pertsonaia miresgarriak etxez etxe ibiliko dira kantuz eta dantzaz. Plazan izanen dira (12:00-14:00). 28an, larunbatez, ihauteriaren egun handia izanen da (10:00-20:00). Arratsean, Zanpantzar epaitu eta erre eginen dute plazan eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 12a

Joana Haltzuetek arraunketa utzi du - Sokorri eta Mendi Bixtako proiektuak - Lan foroa - Afari kontzertuak Xaian - Hitzaldia Herriko Etxean - Ibilaldi gidatua - Pilota txapelketa

Joana Haltzuetek arraunketa utzi du

Uhain eta arraunen artean hazi da Joana Haltzuet urruñarra. Haurra zela eman zuen izena Donibane Lohizuneko Ur Joko arraun elkartean, eta helduarora iragaitean bateletatik trainerura egin zuen jauzi; lehenik Lapurdiko Arraun Taldean, eta ondotik Gipuzkoako taldeetan. Lehenik, Hernaniko Arraun Elkartean ari izan zen, urtebetez, arraunlari gisa; gerora Donostiako Arraun Lagunak elkartera pasatu zen et hor hiru urte egin ditu, bi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a

Gure olerkarien uzta - Altxalili Show - Ihauteriak - Lehen landaketa - Lur-jausi berria erlaitzean - Mus kanporaketaren irabazleak

Gure olerkarien uzta

Xerar Urrutia Jorajuria urruñar olerkaria ezaguna dugu herrian. Iaz olerki liburu bat plazaratu zuen Baionako Maiatz elkartearen bitartez, Euskal Herri osoan hedatu zena, baina horretaz gain, bere olerkiak oso maiz plazaratzen ditu Urruñako Urruña kultur urtekarian, Baionako Maiatz literatur aldizkarian, Senpereko Hatsaren Poesia olerki urtekarian, Markinako Karmel kultur aldizkarian eta Iruñeko Elinberri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a

Laborariak Pausuko zubian - Gurasoendako mintzaldia - Gurutze nazi bat Itsas Mendin - Filipe Aramendiren zerrenda - Sagarnotegi gaua - Ate idekiak ikastolan - Pala txapelketa - Pilota

Laborariak Pausuko zubian

Hilaren 15ean, ostegunez, Iparraldeko eta Hegoaldeko laborariek beren traktoreekin Pausuko zubia eta Biriatuko autobidea blokatu zituzten, Europako Batasunak indarrean jarri nahi duen Mercosurreko esportazioen aurka protestatzeko. Mercosur itunaren ondorioak salatzeaz gain, behiek pairatzen dutendermatosi nuklear eritasunari kontra egiteko orain arte harturiko neurriak zalantzan eman zituzten hazleek protesta horren bidez. Hiritarrek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a

Gurasoendako hitzaldia - Langile bat istripuz hil - 2026ko biztanle kontaketa - Herri bozkak - Korrika - Urruña aldizkarirako deia - Urte berrian ere talo besta - Arropa merkatua Kixoenean - EHko mus txapelketaren kanporaketa

Gurasoendako hitzaldia Herriko Etxean

Urtarrilaren 22an, ostegunez, eta Euskararen Kriseiluaren kari, Xan Aire eta Elorri Garaten mintzaldia Urruñako Herriko Etxeko kontseilu ganberan (19:00). Gaia: haurrak euskaraz loratzen lagundu. Gurasoek beren haurrekiko egin duten euskararen hautua indartzeko eta suspertzeko, lagundu eta bultzatu nahian, hitzaldi parte hartzailea izanen da. Izan ere, haurrak handitzen direla hizkuntza-beharrak aldatzen dira, eta ziklo bakoitzak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Urruñak Ukrainako Novy Bilous herriari eskaini - Gurasoendako tailer eta hitzaldiak - Animatzaileak behar - Bertso saio - Karakada - Mus kanporaketa

Urruñak Ukrainako Novy Bilous herriari eskaini

Iazko abenduaren 22an, astelehenez, Urruña herriko kamioi-garabi batek Ukrainarako bidea hartu zuen. Urriaren 6an herriko kontseiluan onartu zen Kievetik 150km-ra eta gatazka eremu batean kokatua den Novy Bilous herriak egin eskaera bati erantzutea, eskaintza bat eginez. Izan ere, 2022ko martxoaren 29ko herriko kontseiluan, hautetsi guziek aho batez erabaki baitzuten Ukrainaren aldeko lankidetza indartzea eta populazio...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016