Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 29a
Armagabetzea Zokoan hasi zen
Apirilaren 15ean, Baionan, Maiatz argitaletxearen egoitzan, Atxik Berrituz giristino elkarteak plazaratu duen "Giristinoak bakegintzaren parte izan gara, baina Elizaren izenean" liburuaren aurkezpena egin zuten. Iduriz, 2014an ETA erakunde armatuak lehen armagabetze saioa Zokoko Apezetxean gauzatu zuen. Hori aditzera eman zuen bertako omoniera den Mikel Epalza apez ospetsuak. Biziki liburu interesgarria, lekukotasun ederra ematen duena,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Elkanori buruzko erakusketa
Duela 500 urte, 1519-1522 urteetan, gipuzkoar batek, Joan Sebastian Elkano itsasgizon getariarrak, lehen mundu-bira egin zuen. Horren kari, Euskal Itsasbazterrak elkarteak eta Elkano Fundazioak, Urruñako Herriko Etxearen laguntzaz, martxoaren 28tik maiatzaren 17ra erakusketa ezarri zuen Postan gelan, publikoari zabalik izan dena. Erakusketa bikaina zinez, beste zenbait herritan ere ikusgai ezartzeko modukoa!
Naturaren...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 15a
Pausuko pala txapelketaren finalak
Maiatzaren 4an igandearekin, eta Bidasoan Euskaraz ekimenaren kari, Pausuko pala txapelketaren finalak jokatu zituzten. Hauek dira emaitzak:
Hirugarren mailan, Zubiri eta Sandra 30 À¢'€'" Martin eta Mokorrea 25. Bigarren mailan, Florian eta Baptiste 30 À¢'€'" Lissayov eta Gardos 29. Lehen mailan, Luberriaga anaiak 30 À¢'€'" Zubiri eta Bastien 25.
Euskaraldia Urruñan
Aurtengo...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Erlaitzeko bidexka berriz hetsirik
Apirilaren 5az geroztik hetsia zen erlaitzeko errepidearen zatia apirilaren 16an, berriz ere, zabaldu zuten eta horrela izan da orain arte. Haatik, aste honetatik goiti ez da bidezidorrik Zokoa eta Asporots-ttipi artean, ibilbide alternatibo gisa aurkezturikoak ez baititu erabiltzaile zein eragileak konbentzitu. Gauzak horrela, Urruña eta Hendaia arteko itsasertzeko bidexka berriz hetsia da. Arriskutsuegia dela deliberaturik,...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
Bidasoan Euskaraz Pausun
Maiatzaren 1ean ostegunarekin (9:00), "Bidasoa Oinez" izeneko Bidasoa inguruko ibilaldia iraganen da. Abiatzea: Xaia aitzinetik. Horren ondotik xingar eta arroltze Xaia ostatuan. Pontx pailazoa haurrendako (16:00), prezioa: 5 euro eta krakada eskainia. Talo besta DJ. Oscar Ciarekin (19:00-22:00). Maiatzaren 2an ostiralarekin (20:00), kantu afaria Kuxkuxtu txarangarekin. Sagarnotegiko menua, prezioa: 42 euro. Maiatzaren 3an larunbatarekin...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Rafuren ibilaldia
Hilaren 16an abiatu zen Rafu Ruiz de Alda txirrindulari gaztea Daniela Albizuren plazatik. Hantxe ziren auzapez eta hautetsi jaun-andereak eta baita herritar zenbait, Rafuri kuraia emateko. Bidean bederatzi egun egin ondoren, jadanik Suzbach am Main herrira iritsi zaigu eta ospakizunetan parte hartzeko prest dugu. Zorionak Rafu eta besta on!
Sulzbach am Main herrian diren urruñarrak gogoan
Badira 45 urte Urruña...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016