Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Urruñako auzapeza Paueko auzitegian
Irailaren 22an, astelehenez, Urruñako Herriko Etxean Palestinako bandera ezarri zuten, elkartasuna adierazi nahian. Horren ondotik, eta prefetaren aginduz, irailaren 24an, epaileak Paueko Auzitegi Administratibora deitu zuen Filipe Aramendi Urruñako jaun auzapeza. Prefetaren arabera “erabaki politikoa da eta ez humanitarioa”. Aitzineko asteburuan ere, Mauleko auzapezari bandera kenarazi zion prefetak Barne...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Urruñarrak elkartearen ate idekiak
Urriaren 4an, larunbatarekin, Urruñarrak elkarteak ate idekien eguna izanen du Zokoko kiroldegian (9:30-15:15). Elkarte hau biziki maitatua da urruñarren artean, pilotan eta errugbian, gehienbat egiten duen lanagatik. Informazioa: 06-66-83-49-56.
Oletako bestak
Aurten, Oletako Nahasiak elkarteak antolatzen dituen Oletako bestak urriaren 3tik 5era izanen dira. Horra, jadanik plazaratu duten...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Kontzertuak elizan
Hilaren 26an, ostiralarekin, Bost Axola emazteen abesbatzaren eta Tximi Txama haur abesbatzaren kontzertuak izanen dira herriko Jondoni Bixintxo elizan (20:30). Sarrera urririk. Horien ondotik, tonbola eginen da eta bilduko den dirua haurren minbiziaren aurkako borroka sostengatzeko izanen da.
Hiru emazte kantariren omenez
Hilaren 26an, ostiralarekin (19:00),...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Hiru emazte kantari gogoan
Hilaren 26an ostiralarekin (19:00), Estitxu Robles-Arangiz, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo omenduko dituen hitzaldi-kantaldia izanen da Posta gelan. Iparraldeko beste zazpi emazte ukanen ditugu Urruñan haien omenez: alde batetik, Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles haien abestiak kantatzen eta bestaldetik, Pantxika Alfaro, Jacqueline Iriart eta Maite Ithurbide haien aurkezpena egiten, Eliane Hegiaphal...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Jacques Pavlovskyren argazki erakusketa
Irailaren 18ra arte zabalik izanen da Posta gelan, Jacques Pavlovsky argazkilari eta kazetariaren XX. mendeko argazkien bilduma, mende oso baten lekukotasun ederra. Erakusketaren ordutegia: 9:00-12:30 eta 14:00-18:00, igandez: 10:00-13:00.
Elgarrekin Mendian
Aurten ere, Urruñako herriak Elgarrekin Mendian kirol ekitaldiaren 5. edizioa antolatu du. Irailaren 28an igandearekin izanen da....
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 04a
Bixintxo Besten egitaraua
Aurtengo Bixintxo Bestak irailaren 5etik 10era izanen dira. Ikus dezagun egitaraua:
Irailaren 5ean, ostiralez: aperitifa kiroldegian (19:00), afaria kiroldegian Primaderan taldeak animaturik (21:00), prezioa: 25 euro.
Irailaren 6an, larunbatez: komitearen pala txapelketaren finala Zokoako kiroldegian (10:00).Arku jaurtiketa erakusgai pilota-plazan (14:00), besten idekitzea plazan (16:00), helduen lasterketa (16:30), haurren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016