Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Hilarri zaharrak margotzeko deia
Plazaratu berria den Urruña kultur aldizkariaren zazpigarren zenbakian, bada Joritz Larraza herriko historialari gazteak “Urruñako hilerri zaharra” izenburuko artikulu ederra, eta bertan gure ondarea babesteko deia egiten du. Iduriz, hilarri biribil zaharrak kolorez margotuak omen ziren Euskal Herri osoan, urteen indarrez, koloreak galdu badituzte ere. Zenbait herritan, hilarriak garbitzen eta berriz margotzen...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Urruña aldizkariaren 7. zenbakia
Azaroaren 30ean, Loraldiberri Liburu eta Disko Azokan aurkeztu zuen Urrunaga kultur elkarteak Urruña aldizkariaren 7. zenbakia, dena kolorez, formatu handiz eta euskaraz sortua, aldizkari honen funtzionamendua euskara hutsez baita, urruñarrek frantsesez egin artikulu batzuk bere baitan onartzen baditu ere. Osora 170 orrialde. Urruñarrek Urruñaz pentsatuz eta urruñarrentzat egindako aldizkaria da. Lehen zenbakia...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Urruñar ekoizpenak Loraldiberri azokan ARGAZKIA
Hilaren 30ean, igandez, ukanen dugu aurtengo Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka Rene Soubelet plazan, elizaren parean. Osora hamalau argitaletxe eta ekoizlek hartuko dute parte. Aurten honako ekoizpenak izanen dira urruñarrekin lotura zuzena dutenak. Urruñako Maita Kultura ekoizleak Jurgi Ekiza, Odei, Fusible eta Ztah-ren azken ekoizpenak aurkeztuko ditu. Ez dugu erran beharrik...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Loraldiberri Liburu eta Disko Azoka
Hilaren 30ean, igandez, Loraldiberri Liburu eta Disko Azokaren 4. edizioa eginen dute R. Soubelet plazan, elizaren aitzinean (10:00-14:00). Euria balitz, Posta ganbera handian. Antolatzaileak: Urrunaga eta Berttoli elkarteak. Hamalau argitaletxe eta ekoizlek hartuko dute parte: Elkar, Maiatz, Zortziko, Lapurdi 1609, Dakit, Maita Kultura, Biarte, Gatuzain, Ipar Euskal Herriko Hitza, Urrunaga… Urruñako Maita Kultura ekoizleak Jurgi...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Iturbide kiroldegiko horma-irudia
Urruñako Emazte eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Batzordeak "Emazteak kirolean duen lekua" aipatuz horma-irudi bat egitea galdegin zion Xabi TapiaXabXab herriko artistari. Eta horrela, Xabi Tapia eta...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Antzerki eskolaren liburuxka berria Liburuxkaren azala
Urruñako antzerki eskolak aitzina darrai, gero eta ikasle gehiagorekin, eta fruitu ederrak emanez. Urte oroz, antzezlan berria jokatzen dute, eta urte bukaeran, Urruña aldizkariaren literatura atalean plazaratzen dute. Jadanik herri ondare ederra osatzen ari dira. Horrez gain, urtero, liburuxka edo komiki bat plazaratzen dute, haur eta gazteei...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016