Herriz Herri | 2026ko Irailaren 17a
Emeki jaialdia
Ibilki programaren barruan, aurtengo Emeki jaialdiaren karira eta Herriko Etxearen partaidetzaz, honako ekitaldiak izanen ditugu herrian, denak urririk:
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 10a
Ondareari buruzko egunak
Irailaren 19tik 21era Ondareari buruzko egunak izanen ditugu herrian. Horren kari bisita gidatuak eta erakusketak antolatu dituzte.
Irailaren 19an eta 20an, Urtubiako jauregia ezagutzeko bisita izanen da. Bertan, jauregien garapenari buruzko erakusketa bat izanen da ikusgai. Prezioa: 0 eta 7 euro artean.
Irailaren 19an, bisita gidatua izanen da Intzura uhartera, Faisaien Uhartea ere deitua, 10:00ean eta 16:30ean,...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 03a
Bestak
Aurten herriko bestak irailaren 4an hasiko dira eta 9an bukatuko, hori dela eta, ohiko ekitaldiak izanen dira. Ikus dezagun jarraian. Besta on guztiei.
Kontzertuak - Hilaren 5ean, larunbatez, Matraka taldea (21:00), Neomak (23:00) eta DJ Joli (01:00). Hilaren 6an, igandez, Bost Axola taldearen kontzertua (21:00), eta DJ Musikalan (23:00), biak plazan. Irailaren 7an, astelehenez, Xistor taldea (22:00) eta horren ondotik Frigo taldea....
Herriz Herri | 2026ko Agorrilaren 06a
Bixintxo bestak
Aurten herriko bestak irailaren 4an hasiko dira eta 9an bukatuko. Egitaraua egunez egun: Irailaren 4an, ostiralez: mus txapelketaren finalerdiak eta finala (18:30), aperitifa (19:00) eta Bidekoa taldeak animatu herri afaria (21:00). Erreserba egiteko Bixikenean, agorrilaren 24, 25 eta 26an (19:00-20:30). Irailaren 5ean, larunbatez: pala txapelketaren finalak (10:00), besten idekiera ofiziala (17:30), helduen lasterketa (9,3km) (18:00), haurren...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 30a
Mutxikoak plazan
Uztailetik urrira, biak barne, hilero, hirugarren igandean, hau da, uztailaren 19an, agorrilaren 16an, irailaren 20an eta urriaren 18an, mutxikoak izanen dira herriko plazan (11:45), Patxi eta Konpainia taldearekin.
Kontzertu klasikoa elizan
Agorrilaren 9an, igandez (18:00), Dorian Gheorgihilas flauta-jole moldaviarrak eta Hans André Stamm organo-jole alemaniarrak, elkarrekin, kontzertua emanen dute Jondoni...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Udako kultur asteak Urruñan
Hauek dira, uztail eta agorrilerako, herriak astero eskaintzen dituen ekitaldiak eta animazioak: Astelehenetan merkatua Zokoan, Untxin plazan (8:00-13:00). Herriko pilota-plazan euskal kirolak (21:00). Astearteetan Joritz Larraza urruñar historialariak bisita gidatua herrian barna. Hitzordua: (10:30) turismo bulegoaren aitzinean. Bixintxo elizako organoari bisita gidatua (18:00). Kontzertuak eta euskal dantzak plazan (19:30)....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016