Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a

Gurasoendako hitzaldia - Langile bat istripuz hil - 2026ko biztanle kontaketa - Herri bozkak - Korrika - Urruña aldizkarirako deia - Urte berrian ere talo besta - Arropa merkatua Kixoenean - EHko mus txapelketaren kanporaketa

Gurasoendako hitzaldia Herriko Etxean

Urtarrilaren 22an, ostegunez, eta Euskararen Kriseiluaren kari, Xan Aire eta Elorri Garaten mintzaldia Urruñako Herriko Etxeko kontseilu ganberan (19:00). Gaia: haurrak euskaraz loratzen lagundu. Gurasoek beren haurrekiko egin duten euskararen hautua indartzeko eta suspertzeko, lagundu eta bultzatu nahian, hitzaldi parte hartzailea izanen da. Izan ere, haurrak handitzen direla hizkuntza-beharrak aldatzen dira, eta ziklo bakoitzak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a

Urruñak Ukrainako Novy Bilous herriari eskaini - Gurasoendako tailer eta hitzaldiak - Animatzaileak behar - Bertso saio - Karakada - Mus kanporaketa

Urruñak Ukrainako Novy Bilous herriari eskaini

Iazko abenduaren 22an, astelehenez, Urruña herriko kamioi-garabi batek Ukrainarako bidea hartu zuen. Urriaren 6an herriko kontseiluan onartu zen Kievetik 150km-ra eta gatazka eremu batean kokatua den Novy Bilous herriak egin eskaera bati erantzutea, eskaintza bat eginez. Izan ere, 2022ko martxoaren 29ko herriko kontseiluan, hautetsi guziek aho batez erabaki baitzuten Ukrainaren aldeko lankidetza indartzea eta populazio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a

Urte berri on - Baratze-zaintzako arduraduna behar - Karma - Bertso afaria - Iparra-Hegoa - Segurako besta - Gildaren eguna - Eski egonaldia - Mus

Urte berri on urruñar guziei

Jadanik 2026. urtean sartuak gira, beste ziklo bat betetzeko esperantzaz. Urte berria zorionekoa eta emankorra izan dadila urruñar guzientzat. Herriatik hori opatzen dizuegu, bederen.

Baratze-zaintzako arduraduna behar

Urruñako herriak, hektarea bateko herriko etxalde biologikoa kudeatzeko eta herriko sukaldea hornitzeko arduradun bat xerkatzen du.Honako eginkizunak bete beharko ditu:1-...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a

Urtats - EHko Mus Txapelketa - Plaza ostatuko nagusien 2. urteurrena - Maita Kultura - Argazki eta margolan erakusketa - Filma - Thierry Truffaut eta Urruñako ihauteria - Futbol partidak - Dios te salve, etxez etxe kantari

Urtats. Ur Goiena, ur barrena

Urte Zaharra badoa eta berria heldu da. Urtats hurbil dugu. Euskaldunek ur ziklo (urte) berriaren hastapena iturrietako ur freskoa edanez ospatu izan dugu beti, eta hau erranez. “Ur goiena, ur barrena!” Ikus dezagun kantuak dioena: “Urte zaharra bukatu da/ur goiena, ur barrena/ta berria heldu zaiku/ur goiena, ur barrena/ta ura bere bidean/ur goiena, ur barrena//Larrunen sorginak dantzan/ur goiena, ur...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a

Olentzero - Euskararen Kriseilua Urruñara - Liburu aurkezpena - Odei Barrosoren disko berria - Euskal jantziak alokairuan - Eguberriko afaria - Merkatuak - Eski animatzailea behar da - EHko mus txapelketa - Haurrendako futbol partidak euskaraz

Olentzero Urruñarako bidean da

Hilaren 12an, ostiralez, R. Soubelet plazan, Olentzeroren etortzea 18:00etatik goiti, eta ondoren, Eguberriko kantuak. Horretaz gain, Herriko Etxeko arkupeetan, Olentzeroren gutun-ontzia ezarria izanen da, haur urruñar guzien eskutitzak jasotzeko eta Olentzeroren eskuetan ezartzeko. Horra, horra, gure Olentzero!

Euskararen Kriseilua Urruñara

Euskal Herri osoan barna dabil Euskararen Kriseilua,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a

Hilarri zaharrak margotzeko deia - Urruñarrak Durangoko Azokan - Irati Alcantarilla - Eguberriko azoka - Mutxikoak - Ibantutaren kontzertua - Ikusgarria - Talo besta - Eguberri bezperako afaria - Kartzela zigorra

Hilarri zaharrak margotzeko deia

Plazaratu berria den Urruña kultur aldizkariaren zazpigarren zenbakian, bada Joritz Larraza herriko historialari gazteak “Urruñako hilerri zaharra izenburuko artikulu ederra, eta bertan gure ondarea babesteko deia egiten du. Iduriz, hilarri biribil zaharrak kolorez margotuak omen ziren Euskal Herri osoan, urteen indarrez, koloreak galdu badituzte ere. Zenbait herritan, hilarriak garbitzen eta berriz margotzen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016