Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Aberri Eguna Pausun - Urruñarren liburuak Sarako Biltzarrean - Aupa euskal muslariak! - Udaberriko talo besta - Urruña aldizkarirako kolaborazioak - Urruñako organoa ezagutzeko bisitak - Elealai antzerki besta

Aberri Eguna Pausun 1934ko Aberri Egunaren afixa

Aurten euskaldunen egun handia, Aberri Eguna, zenbait tokitan ospatu dugu: EHBaterak Lizarran (martxoaren 28an, larunbatez) eta apirilaren 5ean, hau da, berpizkunde igandean, EHBaik Baionan, EHBilduk Iruñean, EAJ-k Bilbon, Jardun Koordinadorak Gernikan…, eta Bidasoaldeko EAJ-koek Urruñako Pausu auzoan, elizaren aitzineko plazan, hain zuzen. Deialdi gehiegi aberri bakarra pizteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a

Herriko bozen bigarren itzulia - Korrika - EREINez kolektiboa - Liburu denda berria - Lotoa - Arroltze ihiza - Urruñarrak Pilotak 100 urte - Pausuko pala txapelketa

Herriko bozen bigarren itzuliaren emaitzak

Hilaren 22an, igandez izan zen herriko bozen bigarren itzulian aurkeztu ziren hiru zerrendek honako emaitzak erdietsi zituzten: Sebastien Etxebarnek %48,44, hau da, 2.844 boz eta 25 aulki; Filipe Aramendik %37,64, hau da, 2.210 boz eta 6 aulki eta Martine Mignot-Carmek %13,92, hau da, 817 boz eta 2 aulki. Parte hartzea: %69,17, hau da, 5.957 boz. Abstentzioa: %30,83, hau da, 2.655 boz. Milesker, bihotzez, Filipe Aramendiren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a

Iparra-Hegoaren bilana - Iparra-Hegoaren zozketa - Korrika - Zerrikume jate animatua Oletan - Afrikako dantza ikastaroa - Organo kontzertuak - Herriko bozak - Urruñarrak Pilotaren denda

Iparra-Hegoaren bilana

Aurtengo Iparra-Hegoak jende anitz erakarri du Urruñan eta Seguran antolatu kultur ekitaldietara. Aurtengoan, kultur ekimen honen sortzaileetako bat izan zen Erramun Amundarain zendu berria omendu dute. Bazkari-afari guziak jendez gainezka eta umore onez egin dituzte, Segurako karrika eta ostatuetan biziki giro ederra izan da, eta 14an, Gereziondoaren aitzinean, urte oroz egiten duten herri ekitaldia ederra eta hunkigarria izan da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a

Korrika - Zeltiar gaua - Zerrikume errea - Mugaldeko udalekuetan izen-ematea - Ekilore taldearen arrakasta - Lapurdiko mus finalean sailkatuak

Korrika heldu da!

Hilaren 24an, asteartez, Korrikaren 24. edizioa Zuberoako Atharratzetik abiatuko da. Hurrengo egunean, hau da, 25eko gauean, 3:49etan hain zuzen, Urruñara sartuko zaigu Azkainetik eta Oletatik barrena. Korrikak hamaika egun eginen ditu Euskal Herrian barna, 2.175 kilometro eginez, eta 3.436 aldiz lekukoa eskuz-esku aldatuz. Hilaren 29an, igandez, Bilboko helmugara sartuko da. Bizkarrekoak Pausuko Xaia ostatuan salgai dira, 6 euroren truke....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a

Iparra-Hegoa aste hondarrean - Bazkari-afariak Iparra-Hegoan - Lapurdiko ihauteria herriko eskolan - Korrikaren bizkarrekoak salgai - Herriko bozak - Bixikeneko errugbi txapelketa - Pala txapelketa Pausun

Iparra-Hegoa aste hondarrean

Martxoaren 9tik 15era ospatzen ari dira Seguran, Iparra-Hegoaren aurtengo edizioa. Aste hondarrean, honako egitarau aberatsa izanen da: martxoaren 12an, ostegunez (19:30) bertso eta kantu poteoa Kuxkuxtu txarangarekin, (21:30) bertso-kantu afaria Kuxkuxturekin. Martxoaren 13an, ostiralez (11:00) haur jolasak, (17:00) Etxepare lizeoko ikasleei harrera, (19:30) bildotsa burruntzian eta sagarno dastaketa, (23:00) erromeria Kiki Bordatxorekin....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a

Ekilore taldearen kontzertua - Kontzertuak Zokoan - Emaztearen Eguna - Urruñarrak Ataungo sagarnotegian - Iparra-Hegoa 9tik 12ra - Lapurdiko mus finala - Errugbia

Ekilore taldearen kontzertua

Martxoaren 6an, ostiralez, eta Iparra-Hegoaren kari, afari-kontzertua izanen da Xaian Ekilore talde urruñarrarekin (20:00). Prezioa: 30 euro. Taldea osatzen duten musikariak: Garazi Cristobal, Xerar Urrutia, David Gutierrez eta Freed Iturri. Antolatzailea: Bakalau elkartea.

Kontzertuak Zokoan

Martxoaren 7an, larunbatez, Urruñako ikastolaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aldeko besta izanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016