Ba ote dakixu? | 2024ko Urtarrilaren 04a

Mandela (À‚'¼)

Duela hamar urte, 2013ko abenduaren 5ean, Nelson Rolihlahla Mandelak gure mundua utzi zuen. Izar berri bat agertu ote zen zeruan? Segur anitz jendek, mundu osoan, hori pentsatu zutela. "Kultu" hori eta "erdi jainko" bezala ikusia izaitea ez zituzkeen Mandelak gustukoak. Bere "hutsak", "eskasiak" eta "pazientzia eskasa" aitzinera ekartzen zituen. Ez zela "ez saindua, ez profeta" erraiten zuen usutan. Gizon bat gizonen artean baina, berak ez nahi izanik ere, mito bat bilakatu dena.

Ba ote dakixu? | 2023ko Abenduaren 21a

Trantsizioa (5/5)

1977ko ekaineko hauteskundeetan, kasik hiru bozkatzailetatik bik zentrotik hurbil ziren bi alderdientzat, eskuin eta ezker aldean (UCD, PSOE), bozkatu zuten. Bi alderdi horiek eta haien liderrek, Adolfo Suarezek eta Felipe Gonzalezek, zuten, ez bakarrik baina nagusiki, trantsizioa eramanen.

Ba ote dakixu? | 2023ko Abenduaren 14a

Trantsizioa (4/5)

1977ko urte hastapenean, alderdi historiko gehienak (PSOE, EAJ-PNV, ERC...) legeztatuak izan ziren. Gainera, Galvanen Alderdi Sozialista Popularra, 1969an sortua, eta alderdi abertzale berri zenbait, Euskal Herrian, Katalunian edo Galizian, gehitu ziren. Baina alderdi historiko azken bat ez zen oraino legeztatua izan, Alderdi komunista (PCE), Frankismoaren aurkako erresistentziaren sinboloa.

Ba ote dakixu? | 2023ko Abenduaren 07a

Trantsizioa (3/5)

1976ko ekainean, Juan Carlosek bidaia ofiziala egin zuen Estatu Batuetara (Estatu Batuetatik eta mendebaldeko bloketik hurbiltzea trantsizio prozesuaren helburuetarik zen ere). Demokrazia hainbeste denboraz finkatua zegoen herri batean, erregeak bere "alde demokratikoena" erakutsi zuen. Espainia demokratiko bat defendatu zuen, pluralismo politikoa, sufragio unibertsala eta konstituzio berri batekin. Horregatik The New York Times-ek Juan Carlos "kanbiamenaren egiazko motorra" zela...

Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 30a

Trantsizioa (2/5)

Arias Navarroren gobernuak frankismoaren tendentzia guziak ("ultra", "aperturistas" eta erregearen gizon hurbilak) bildu zituen. Bere 1976ko urtarrilaren 28ko diskurtsoa, frankisten biltzarraren aitzinean, gehiago frankistak lasaitzeko egina izan zen irekidura bat erakusteko baino. Oposizioari buruz, errepresioa segitu zen eta ez zen ofizialki solasaldirik ireki.

Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 23a

Trantsizioa (1/5)

Duela 45 urte, 1978ko abenduaren 6an, herritarrek, erreferendum bidez, Espainiako Estatuaren konstituzioa bozkatu zuten, zeinean "gizarte demokratiko" baten jartzea proklamatua izan zen. Erregimen berri horri buruzko "trantsizioa" hiru urte lehenago hasi zen, 1975eko azaroan, Franco diktadorearen heriotzarekin.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016