Ba ote dakixu? | 2024ko Martxoaren 28a
Martxoaren 12an, manifestazio handiak hiri handi guzietan antolatuak izan ziren eta orotara 11 milioi jende karriketan ibili ziren. Madrilen, oposizioko buruzagi kasik guziak Jose Maria Aznar gobernuko presidentearen ondoan ibili ziren.
Ba ote dakixu? | 2024ko Martxoaren 21a
Martxoaren 11ko atentatuetatik martxoaren 14ko hauteskundeetara, gobernuak, eta lehenik Jose Maria Aznar presidenteak, eta Angel Acebes barne-ministroak, gezurrak hedatuko zituzten, ETAren ardura sekula ez baztertuz, ebidentzia guzien kontra, haien interes politikoak salbatzeko.
Ba ote dakixu? | 2024ko Martxoaren 14a
Duela 20 urte, 2004ko martxoaren 11n, Madrilen, 192 pertsonek bizia galdu zuten Al Qaeda-ren atentatuengatik (bonbak). Data hori, 11-M deitua gazteleraz, historian sartu da, Europako historiaren atentatu odoltsuenetan baitzen baina ere bere ondorio politikoentzat, hauteskunde orokorretatik hiru egun aitzin iragan baitzen eta Estatu gezurraren sinboloa bilakatu baitzen.
Ba ote dakixu? | 2024ko Martxoaren 07a
1954ko otsailaren 1ean, frantses anitzek Pierre Apezaren mezua irrati bidez entzun zuten eta, gaitzeko eskuzabaltasun mugimendu batean, sokorri deiari haien bihotzarekin ihardetsi zuten.
Ba ote dakixu? | 2024ko Otsailaren 29a
Erresistentzian engaiatu-eta gero, bigarren mundu gerla bukatu-eta, 1946an, Pierre Apeza politikan engaiatu zen eta Meurthe-et-Moselleko diputatu gisa hautatua izan zen. MRP alderdian sartu zen, sozialista ezker independente alderdian sartu aitzin 1950ean. Bakarrik bost urte egon zen diputatu, 1951 arte, baina politika, egiazki, ez zuen sekula utziko.
"Gizonak zutik"
Parlamentutik ez urrun izaiteko, Neuilly-Plaisancen, Pierre Apezak etxeto hondatu bat...
Ba ote dakixu? | 2024ko Otsailaren 22a
Duela 70 urte, 1954ko otsailaren 1ean, negu izigarri hotz baten bihotzean (-15° Parisen, -30° Alsazian!), oraino ezezaguna zen botz azkar bat frantsesen etxetan sartu zen Radio-Luxembourg irratiari esker, "onezia jazarraldi" baten pizteko, karriketan bizi ziren haur, emazte eta gizonak salbatzeko. Botz hori Pierre Apezarena zen. Publiko zabalari egun horretan agertu zen, baina bazuen jada urte zenbait borroka eramaten zuela.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016