Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Apirilaren 25a

“Rom herria” - Bizikleta konpondu - Plaza-baratze - Zeramika merkatua

a€œRom%20herriaa€%20-%20Bizikleta%20konpondu%20-%20Plaza-baratze%20-%20Zeramika%20merkatua

“Rom herria”

Garaztarrak dantza taldeak maiatzaren 4an (20:30) eta 5ean (17:30) “Rom herria” deitu ikusgarria lehen aldikoz presentatuko du, Jai Alaian. Lehen partean “Iturri zaharretik” Garaztarrak dantza eskolako ikasleek emanen dute. Ikusgarri berria Christian Larralde uharte-garaztarrak idatzia eta zuzendua du, Patrick anaiak musika. Dantza, kantua eta antzerki zati batzuk uztartuko dira. Eskainia den obrak buhameen istorioa du kontatzen, “Rom” deitu populua Indiatik abiatu zena, Europan gaindi plantatu zen, Euskal Herrian ere. Txartelak aitzin erosten ahalko dira, ondoko berrietan nun izanen diren jakinaraziko dugu.

Bizikleta konpondu

Maiatzaren 4an, larunbatean (14:00-17:00), Lokalak elkarteak, COCOBA kolektiboarekin partaidetzan, bizikletak konpontzeko gomita zabaltzen du, administrazio zentroan (Herriko Etxe gibelean). Edozeinek parte hartzen ahal du, haurrak lagunduak izan behar dira. Tailer horren bidez bizikletak estatu onean atxikitzeko aholkuak emanak izanen dira. Bakoitzak konpontze tresnak ekartzen ahal ditu, ez dituenak han berean atzemanen ditu.

Bestalde tokian berean piezak prezio librean erosten ahalko dira (arrasta kableak, W40, airetegiak, tindua…). Tokia mugatua izanez, izena emaitea galdegina da: 06-26-08-17-76 deituz.

Plaza-baratze

Lehengo igerilekua arramoldatua izan da, “Plaza-baratze” atsegin gune bezala antolatua da. Belaunaldien arteko espazioa, skate parkea, kirol anitzeko zelaia, bolatokia, mus mahaia, ping-pong mahaia, entrenamendurako gunea, tipi eta helduentzat ekipamenduak aurkituko dira.

Zeramika merkatua

Maiatzaren 4an eta 5ean merkatu estalian “Zeramika Garazi” elkarteak bigarren aldikoz merkatua antolatzen du. Ekitaldi hunek 30 zeramikari profesional bilduko ditu, hainbat teknika lantzen dituztenak, denak sorkuntzak.

Eltzegileen merkatuan hainbat aktibitate proposatuko dira, besteak beste, jaurtiketa erakustaldiak, modelaketa tailerrak, baita zeramikazko arteari buruzko hitzaldiak. Horrez gain, merkatuan ibiliko direnek zeramikarik ederrena hautatzen ahalko dute. Elkartasun gogoz, jateko eta edatekoa izanen da, Etor Bide elkarteak kudeatuko du, horren irabaziak migratzaileak laguntzeko bideratuak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016