Mundu zabalean | 2024ko Apirilaren 25a

Uraren egoera munduan zehar

M.O.

Uraren%20egoera%20munduan%20zehar

Klima aldaketaren ondorioz, garai honetan ura gero eta gehiago eskasten ari dela agertu du Oxfamek, Etikenen egarria deitu txostenean. “Oxfam International” Gobernuz Kanpoko Erakundeen nazioarteko federazioa da, 13 elkarte eta 3.000 kide ditu, 100 herrialde baino gehiagotan zabaldua da. Garapen eta justizia sozialaren alde eta pobreziaren kontra lan egiten du. Bidezko garapen bidean diren herriek merkataritza egitura nagusian pairatzen duten esplotazio egoerari aurre egiten duen sozial mugimendu

Uraren egoera munduan zehar

Oxfamek hainbat kasu aztertu ditu. Enpresa pribatuek ingurumenerako eta jendeen eskubiderako dituzten teknikak eta mehatxuak agertzen ditu, batzuetan estatuen konplizitatearekin.

Mundu mailan, 3 pertsonatik 1ek ez du bizitzeko edateko ur segurik eta eskuragarririk. 2050ean, klima aldaketaren ondorioz, beste 1,5 miliar pertsona kasu horretan izanen dira. 1900etik, ur-eskasa 8 aldiz biderkatu da, populazioa 5 aldiz emendatu delarik. Nazioarte mailan, industria eta laborantza sektoreek kontsumitzen duten ura %90ekoa da.

Bestalde, mundu mailan minutu guziz, milioi bat ur botila salduak dira. Errobinetako uraren prezioari konparatuz, ur botila 150 eta 1.000 aldiz karioago saldua da.

Nazioartean, elikagai enpresa handienen laurden batek bakarrik ur kontsumoa eta kutsadura murrizten duela deklaratzen du.

Ingurumenerako kaltegarriak diren laborantza praktiketarako, 2013 eta 2018 urte artean, finantza publikoetatik urtero 520 miliar dolar emanak izan dira, bereziki funtsen ureztatzeko.

Merkatuaz jabetu, bazterrak kutsatu

Klima aldaketarengatik, edateko ura ez da denentzat aski izanen, mehatxatua den garai huntan, laborantzako elikagaien industria erraldoiek baliabide horren erabileran etengabe tantoak eskuratzen dituzte.

Nazioartean laborantza sektoreak uraren %70 inguru kontsumitzen du. Uraren desbideratzearen eta kutsaduraren ardura duen sektore nagusietako bat da.Mundu mailan, ur anitz kontsumitzen duten zereal ekoizle intentsiboen %33a kabalen bazkatzeko erabiltzen da eta lur lantze horien %10a laborantza eta abeltzaintzako elikagaiak ekoizteko. Europar Batasunaren barnean, proportzio horiek oraino handiagoak dira. Europar Batasuneko zereal-egileek ekoizten duten bi herena ez da jendeen kontsumorako erabilia, baizik eta kabalentzat.

Industrialarien aldetik, sektoreak uraren %17a xahutzen du.Industriarentzat ura funtsezkoa da, bereziki energia eta meatzaritza alorrentzat. Industriak plantan jarria duen produktibitate sistemak ondorio arriskutsuak baditu, populazioaren bizi-beharrekin lehiatzen dena.

Neokolonialismoaren arazo sistemikoa ere agerian uzten du: baliabideen gehiegizko esplotazioak eta kutsadurak hegoaldeko herrialdeak kaltetuak dira, herrialde aberatsen faboretan.

Ur botilen negozioa

Berrogeita hamar urtez, ur botila sektore ekonomikoa garrantzitsua bihurtu da, munduko dinamikoenetako bat. Hamar urtez, 2010 eta 2020 artean, uraren merkatuak %73z goratu da. Minutu guziz, mundu osoan milioi bat plastiko botila saltzen da.Multinazional sektoreak ura bereganatua du, baliabide hori beste edozein bezalako elikagaia dela uste duenez, merkatuko balioa izan behar du.

Kasu anitzetan enpresek berek, ur eskasaren egoera larritzat jotzen dute, kontsumitzaileek iturriko urean konfiantza galtzeko gisan. Industriaren kutsaduraren ondorioz ur kalitatea murriztu egiten da.

Uraren kudeaketa pribatizatu

Sektore pribatua, uraren kudeaketa bereganatzen ari da, monopolizazio horren aitzinean, irakurtzen ahal da araudiak ez direla nahikoak.

Multinazionalek populazioen kaltetan jarraitzen badute, estatuek sektore pribatua behar den bezala arautzen ez dutelako da, monopolizazio logika horretan ez dute aktiboki parte hartzen.

Frantzian, Danonek 2023ko maiatzean segitu zuen Volvic-eko akuiferotik ura legez kanpo ateratzen, memento berean estatuak bertako herritarreri murrizketa neurriak plantan jarri zituen.

Batzuetan, estatuek instalazio pribatuak sustatzen dituzte eta diruz laguntzen, epe luzerako mehatxuari buruzko adostasun zientifiko zabal baten kontra. Mundu mailan, 2013 eta 2018 urte artean, urtero 520 miliar dolar eman ziren funts publikoetatik, ingurumenerako kaltegarriak diren laborantza praktiketarako, ureztaketa barne.

Oxfamen gomendioak

Nazioartean eta Europan multinazionalak arautzeko, Oxfam-ek aholkatzen du: arau-esparru bat sortzea, estatuek berotze klimatikoan duten erantzukizun historikoa beren gain hartzera behartzea, garapen bidean dauden herrialdeak diruz laguntzea.

2025eko egokitzapenerako finantzaketa ere bikoiztu behar dela errana da, COP 26an hartu zuten engaiamendua bezala. Herrialde aberatsek, 2020 eta 2025 urte artean, 100 miliar dolarreko promesa bete behar dute, helburu hori pixkanaka hobetuz.

Agro-industriatik, agro-ekologiarako trantsizioa bermatzea galdegina da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016