Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Uztailaren 04a

Besta alternatiboak - Uda ikastaroak

Besta%20alternatiboak%20%20-%20Uda%20ikastaroak

Besta alternatiboak

Baionako besten kari, hiriko elkarte anitzek besta alternatiboak antolatzen dituzte, gehienak Baiona Ttipia auzoan iragaiten dira, ahantzi gabe Gaztelu Zaharraren harresiaren itzalpean euskal elkarteek antolatu Karrikaldia.

Aitzineko astean Baionako Gazte Asanbladak Patxa plazan iraganen diren animazio eta kontzertuen berri eman du. Egin den aurkezpenean kolektiboko kideek adierazi dute: "Azken denbora hauetan jasan ditugun Baionako besten lerratzeengatik eta bereziki azken urtean gertatu ezbeharragatik, Baionako eragile ezberdinekin 2032 kolektiboa osatu dugu". Kolektiboak urte osoan zehar, Herriko Etxearekin negoziazioetan ibili da, bestak jasangarriagoak izaiteko 10 proposamen egin ditu onartuak eta aplikatuak izan daitezen. Errana izan da: "Aurtendanik lorpen batzuk gauzatuko ditugu, baina aurrerapauso tipiak dira". Bilduak zirenek salatu nahi ukan dute ere besten kari euskarak ez duela merezi duen lekua ukanen.

Bestalde Patxa plaza besta gune izanen da, kontzertuak entzungai izanen dira. Beste toki batzuetan ere animazioak antolatuak dira: Züzülü ostatuan (Cordeliers karrika), Patxokin eta Biltxokon.

Euskal kulturak ere bere lekua ukanen du, Jacques Porte plazan arrastirietan (16:30-23:00), Karrikaldia deitu ekimenean programazio aberatsa eskainia izanen baita. Gune horretan, eguerditik harat ikastolek jateko eta edateko proposatuko dute.

Lehiaketak ere iraganen dira, horietan famatua den arroltze moletarena, asteazkenean iraganen dena (9:30-12:30).

Uda ikastaroak

Hizkuntza baten transmisioari eta erabilerari buruz, inkesta soziolinguistikoak ezinbesteko tresnak dira hizkuntza politiken eraginkortasuna neurtzeko. Uztailaren 15ean eta 16an Arteen Hirian, bi gaien inguruan egun osoan bi aldetako unibertsitateko erakasleek, soziologoek, formatzaileek eta euskalgintzako eragile desberdinek beren iritzia emanen dute.

Uztailaren 15ean "Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian" gaiaren inguruan mintzatuko dira (10:00-17:00). Uztailaren 16an (9:00-16:30) "Hizkuntzen erabilera eta ikasketa hizkuntza gutituekin bizikidetzan: inklusiorako mugarriak" deitu gaiaren inguruan solastatuko dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/07/04

Bizian badira...

Ainhoa Etchenique

Bizian badira, behin bakarrik gertatzen diren aukera sinestezinak. Herria astekarian lan egitea horietako bat izan da niretzat. Gutien espero nuenean gertatu da, esperantza galdu nuen momentuan. Hasi naizenetik jadaneko sei hilabete pasa dira, denbora izigarri fite pasa da. Gauza anitz ikasi ditut eta oraino ditut ikasteko. Kazetaritzaren mundua deskubritzen hasi naiz, artikuluak idazteko arauak, hots astekaria eskuetan duzunean eta artikuluak irakurtzen dituzunean, begipean duzuna nola egina izan ote den nehoiz galdetu ez nintzen guzi hori. Kazetaritza biziki aberatsa da, egunero gauzak ikasten dira eta jende anitzekin gurutzatzen da. Irakurri, idatzi, ezagutu eta deskubritu euskaraz egin ahal izatea gainera, oraindik politagoa da. Astekari hunek dituen baloreak maite ditut, denek egiten ditugun indarrei esker, aurten Herriak 80 urte beteko ditu.

Bizian badira aldaketa batzuk, kapituluak hesten eta beste...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016