Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Apirilaren 25a

Uda leku antzerkia - Maiatzaren 5ean Artetxean

Uda leku antzerkia apirilaren 27an

Apirilaren 5eko emanaldia antzerkilarien aldetik ezeztatua izan zen dolu batengatik. Hitzeman baitzuten berantago emanen zutela, apirilaren 27an izanen da, larunbatez. Oroitarazten dugu Garazi eta Munhoa ikastoletako haur eta burasoek Pantzo Hirigarairen antzerki hau azken aldikoz antzeztuko dutela.

Sartze saria: helduentzat 10 euro, 12-17 urtekoentzat 5 euro.

Arberoa ikastolak antolatu gaualdia da, (19:00) taloak eta ostatua, (20:30) antzerkia.

Maiatzaren 5ean Artetxean

Kunfu pulunpada (15:00-18:30) heldu eta gazte, buraso eta haurrak elgarrekin ikasi eta jostatu bizkorki higituz. Krakada eta pausa (handientzat 35 euro, haurrentzat 6 urte 6 euro).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016